Gorbeiako mazizoa Euskal Autonomia Erkidegoko Parke Natural handiena da, 20.016 hektareako azalerarekin. Horrela, bada, Araba eta Bizkaiaren arteko mugan kokatua, Gorbeia, dotore-dotorea, Kantauri eta Meditarraneoko isurialdeak bereizten dituen banalerroaren zati da. 

Altueraren (1.482 m) eraginez mendiko klima da nagusi, neguan sarritan izaten dira elurteak eta prezipitazio ugariko lurraldea da (>1.400 mm urtean). Mazizoa bera oztopo da haize hezeentzat eta, ondorioz, Hegoaldeko isurialdean prezipitazio gutxiago izaten da. Iparraldeko isurialde malkartsua ez bezala, higatuagoa, hegoaldeko isurialdeak muino itxura dauka. 

Mendi-ibili-bidea 01

Mendi-ibili-bidea 02

Paisaia eta landaretza

Pagadi, harizti eta elordi zabalek estaltzen dituzte Gorbeiako magal eta bailarak. Altubeko bailaran barrena sartzen diren haize hezeei esker, ohizko altueratik behera hazi dira pagoak, eta horrek, nola ez, aparteko egiten du ingurua. Txilar, ote eta garoen kolore biziek ukitu alaia ematen diote eraldatutako basoari; ibaiertzetan, ordea, korronte bizien indarra moteltzen duten haltzak eta sahatsak aurkituko ditugu. Garai beroagoen lekuko, Bortal bailarako arte eta gurbitzak ditugu.

Horretaz gainera, Gorbeiako Arabako isurialdean interes geologiko handiko eremuak daude, besteak beste: Mairuelegorretako kobazuloak, Zigoitia udalerrian (Mairulegorretako galerietako batzuk Euskal Herriko sakonenetakoak dira, 12.340 metro luze); Goiuri-Ondonako ur-jauzia, Urkabustaiz udalerrian, 100 metrotik gorako ur-jauzi ederra (Altubeko bailararen goiko aldea da eta, gaur egun, hauxe da parkean gehien bisitatzen den lekuetako bat).

Gorbeian dute iturburua, halaber, Arabako ibai nagusienetako batzuk

Baias, Zuiako bailaran barrena; Zubialde, Zigoitiako bailaran; eta Undebe, Zigoitia eta Legutio artean. Ibaiotan interes handiko espezieak aurkituko ditugu, hala nola, ur-zozoa, martin arrantzalea, muturluze piriniarra eta igaraba. Anfibio asko ere aurkituko ditugu bertan; esaterako: baso-igel iberiarra eta uhandrea. Inguru honetan dagoen aniztasuna eta aberastasuna kontuan hartuta, anfibioei dagokienez Euskal Herriko lekurik aberatsena dela esan beharra dugu. Altubeko hezegunea balio ekologiko handikoa da; urmael, zohikatzeko txilarrak eta zohikaitz berriak daude. Altubeko hezegunean anfibio askok aurkitu dute bizilekua eta jatorrizko baso zabalak ere badaude.

Dena dela, Gorbeia elementu natural eta paisaia ederra baino are gehiago da.

Gorbeia, Anboto eta Aizkorri bezalako mendiekin batera, Euskal Herriko mendi mitiko eta enblematikoetako bat dugu.Izan ere, Gorbeia ezagutzeko, bertoko legendak, artea, gastronomia, nekazaritza-ingurua, ohiturak... ezagutu behar ditugu. Parkean bizi den jendea ezagutu behar dugu, baldin eta zergatik dagoen hain ondo zainduta ulertu nahi badugu.

Gizakia-natura harremana orekatua izan da eta oraindik ere hala da; izan ere, ingurune honetako baliabide naturalak mendeetan eta mendeetan ustiatu ondoren, oraindik ere ingurunea ondo zainduta dago eta, era berean, inguruarekin lotutako ondare kultural paregabeari eta sakon sustraitutako tradizioei ere eutsi egiten zaie. 

Mendizaletasuna eta espeleologia dira jende gehien biltzen duten kirol eta aisialdiko jarduerak. Zuiako udalerrrian dago parkearen Arabako isurialdeko informazio eta harrera zentroa (parketxea). Era berean, Muruan (Zigoitia) Las Canteraseko aisialdi-gunea dago, Gorbeiaren gailurrerantzako abiapuntu nagusienetako bat. Beste ibilbide batzuk ere badaude, besteak beste, Zarate, Sarria/Markina, Altube (Zuia udalerrian) eta Baranbiotik (Altubeko bailara) gertu dagoen Garrastatxun dutenak abiapuntua.

Gorbeiaren gailurrean

18 metro luzeko burdinazko gurutzea dago, gailurrean eraikitako hirugarrena; Arabako herri abesti ezagunenetako bat gurutzearen omenez egindakoa da. Halaber, orientazio-mahai bat ere badago 1.475 metroko altueran. 80 cm-ko diametroa eta laba esmaltatuzko xafla daukan mahai honetan 106 mendiren izenak ikusiko ditugu; hain zuzen ere, tontorretik, egun argietan, lau norabideetan ikusten diren mendienak.

INFORMAZIO OROKORRA

Parke Naturalen komunikatua: ekaineko 228/94 dekretua.

Azalera: 20.016 hektarea

Jabetza: 78 % publikoa y 22% pribatua

Gune historikoak: Araba eta Bizkaia. Geografikoki Orozkoko haranak eta Arratiak mugatuta iparraldetik. Eta hegoaldetik; Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz.

Eskualdeak

Geografikoki mugatua Gorbeako eskualdeaz (Araba) hegoaldetik eta Arratia-Nervión (Bizkaia) iparraldetik.

Herrialdeak

Araba (Gorbea mendi magalean): Urkabustaiz, Zigoitia y Zuia.

Bizkaia (Arratia-Nervión): Areatza, Artea, Orozko, Zeanuri y Zeberio.

Udalak

Alava: Ondategi (Zigoitia), Murgia (Zuia) e Izarra (Urkabustaiz)

Bizkaia: Ubidea, Zeanuri, Areatza-Villaro, Artea-Castillo Elejabeitia y Zubiaur en Bizkaia.

Hala ere, bizitzen dauden etxebizitzak (parkea barne) Altubeko baserriak dira. 

Autoz sartzeko bideak

Hiru bide nagusietatik: autopista A-68 (Bilbao/Miranda), autovía N-622 (Vitoria/Altube), N-240 nazionala (Bilbao/Vitoria), Barazar-etik pasata.

Besteak; eskualdeetatik: A-3600, A-3610 y A-3608, Mungia barazar bidera eramaten duena; A-624 eta A-2522, Amurrio eta Llodiotik Atubera, eta  BI-3513 bideak Artea eta Orozko batzen dituena.

Informazio guneak Araban

Lekua: Baiasko zentrala (Sarría)

Tfnoa: 945430709

Posta elektronikoa: parquegorbeia@parques.alava.net

ORDUTEGIA

Neguko ordutegia: Lan egunetan: 10:00-etatik 15:00etara. Jai egunak eta Aateburuak: 10:00-etatik 18:00-etara

Udako ordutegia:  10:00-etatik 19:00-etara

ASTELEHENETAN ITXITA.

Interpretazio gunean badago toki bat Jolasekin, mahaiekin, bankuekin, etab.

Informazio guneak Bizkaian

Lekua: Gudarien Plaza z/g. 48013 Areatza

Tfnoa: 946 739 279

Posta elektronikoa: parques.naturales.protegidos@bizkaia

Ordutegia: Egunero 10:00-etatik 14:00etara eta 16:00 etatik 18:00etara