• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Gazteluak eta jauregiak

Gopegi - Manurga - Letona

Gaztelu eta jauregiez ari garenean, gure irudimenak ipuinetako tokietara egiten du hegan. Urrutikoak, printze eta printzesak dauzkatenak… Hala ere, guk Zuiako Kuadrillan leku hauek duela 800 urte baino gehiago nolakoak ziren imajinatuko dugu.

Horretarako Gorbeialdeko Kuadrillako hainbat toki ezberdin bisitatuko dugu, eta, denborak eragindakoa ikusiko dugu, helarazi dizkiguten kondairak eta beraien harriek gaur egun kontatu ahal digutena entzunez. Bisita honetan honako leku magiko hauek deskubrituko ditugu:

GOPEGIn antzinako elizaren ondoan Goikoleako dorre-jauregira hurbilduko gara. Ondoren MANURGAraino joango gara, non desagertutako hainbat dorretxeren berri izango dugun (Elexalde, Iturrizar) eta Hurtado de Mendozatarren dorretxea baita eskualdean ezagunenetakoa den Berastegitarren jauregia ikusi ahal izango ditugu.

 

Azkenik, LETONAra barneratuko gara, han Lopez de Letona (Artxaga) jauregi-etxeak harriturik utziko gaitu eta antzinako Nafarroako Erreinua defendatzen zuen gaztelu bateraino paseoa burutuko dugu, Zaitegiko gaztelua hain zuzen ere.    

TTIPIA 

Urte osoan zehar egin daitezke bisita gidatuak. Nahi dituzuen bisitak egin daitezke, zuk zeuk aukeratzen dituzun lekuak aukeratuz.

Tel. 945243828 / 645844087

Gutxienez 4 laguneko taldea.

Hizkuntzak: gaztelera, euskara eta ingelesa.

2-5

€/pax

Beste bisita batzuk

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 122 695 
turismo@gorbeialdea.com 
 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 430 440 
turismo@gorbeialdea.eus 

OTXANDIO 

Plaza Nagusia s/n
648 265 246
turismo@otxandio.eus 

(Abierta solo en verano)

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia
euskadi largo 50 estrecho.jpg