top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

TOP 10

Goiuriko

Ur-jauzia

06

Gorbeian bisitatu dezakegun beste leku ikusgarri bat da Goiuriko ur-jauzia.

Gorbeiako Parke Natural osoan nagusi den natura basatiak irudi ikusgarriak eskaintzen dizkigu hegoaldeko isurialdean. Horietako batzuk, kantaurialdeko ibaien higadura-lanean dute jatorria.

 

Milaka urtetan zehar, ura arrokak lantzen joan da, eta malkar ugari jan ditu, ur-jauzi ikusgarriak sortu arte. Horien artean nabarmenenak Goiurikoa eta Nerbioi ibaiarena dira. Azken honek, Arabako lurretan ez dagoen arren, ibaiadar ugari ditu, Urkabustaizko mendietatik jaisten direnak, eta horien artean dago 250 metrodun ur-jauzia, penintsularen iparraldeko handiena.

 

Goiuriko ur-jauzia Nerbioi ibaiarena bezain ikusgarria da: ehun metroko desnibelean jausten dira ibaiak dakartzan urak. Jaundia eta Basabe errekastoak Oiardo ibaiarekin elkartzen dira, eta herria bi auzotan banatzen dute, azkenik, handik gutxira, jauzi zaratatsu batean amiltzeko. Ur-jauzia begiratoki batetik ikus daiteke, eta, begiratoki beretik, balio ekologiko handia duen pagadi baten ikuspegiaz ere gozatu dezakegu.

 

Kapritxo natural hau ikusteko sasoirik egokiena euri-garaia edo izotza urtzen den garaia da. Paisaia-multzo bikaina osatzen duen ingurunea da, eremu honetan egonez gero, nahitaez bisitatu beharrekoa.

URKABUSTAIZ

TURISMO BULEGOA

Gorbeialdeako Kuadrilla

Plaza Bea 

01130 Murgia

turismo@gorbeialdea.eus

Tel. 945430440

ESPERIENTZIAK

HURBILEKO MUSEOAK

Beste 9 TOP dituzu. 

Jarraitu ikusten!

bottom of page