GORBEIATIK OSO GERTU

Euskadi

Euskadi bere hiru lurraldeen eta bi milioi herritarren batuketa ere bada: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Beren xehetasunekin, desberdintasunekin, paisaiekin eta nortasunekin.

Bizkaia “ahizpa industriala”, Bilbo handiak gobernatua, baldin bada, Gipuzkoa eremu landatarrago gisa agertzen zaigu, Donostiaren itxura aristokratiko eta dotorea ifrentzu duelarik.  Araba, aldiz, ia populatu gabeko lautadez eta bizimodu onaren eredu den Gasteiz hiriburuaz osatutako lurra dugu.

Gorbeia Euskadiren bihotzean dago, Bilboko eta Vitoria-Gasteizko ateetan.

Gorbeiatik abiatuz gero, Euskadiko beste bazter batzuk bisita ditzakezu: Arabar Errioxa, Donostiako hiria, edo Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldean dauden hainbat leku liluragarri: Mundaka, Gaztelugatxe, Getaria edo Zarautz.

turismo.euskadi.eus

Bilbao

Bilbo berria leku egokia da bere elementurik adierazgarrienen inguruan egun bat pasatzeko: Euskalduna jauregia, Alhondiga, Isozaki dorreak, Itsas-museoa, Deustuko unibertsitatea edo Arriaga antzokia.

Leku horretan bertan hasten da Alde Zaharraren eremua, Plaza Berria, Zazpi Kaleak, Santiago Katedrala eta Erriberako merkatua barne hartzen dituela; leku xarmagarri bat, pintxo-taberna onenetakoekin gozatzeko eta erosketak egiteko aukera ematen duena.

Ezin dugu titaniozko miraria ahaztu; Guggenheim museoa; erakusketa-areto bat baino askoz ere gehiago. Bilbo moderno, moldagarri, eta berri baten bandera-ontzia da, mundura zabalik.

www.bilbaoturismo.net

Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, Euskadiko hiriburua, erdi aroko iragan batek bustitzen du. Alde zaharrean dira nabarienak horren aztarnak, muino baten goialdean; bihurgunedun kale estuz, kantoiez eta enparantza txikiz beteta dago.

Katedral zaharra nabarmentzen da bertan, Ken Follet nobelagile ingelesa inspiratu zuen eraikina. Monumentu honek hamarkada bat pasatxo darama zaharberritze lanetan, baina inoiz ez dizkie bisitariei bere ateak itxi.

Alde Zaharraren oinetan hiriaren lehenengo zabalgunea dago, besteak beste, Espainia eta Andra Mari Zuriaren plazak eta Eduardo Dato eta Postas oinezkoen kaleak barne hartzen dituena.

Bestalde, gogoratu beharra dago 2012ko Europako Hiri Berdean gaudela. Beste arrazoi batzuen artean, hiria inguratzen duten parke eta pasealekuz osatutako eraztun berde handiari eta Florida eta Pradoko hiri-paisaia finei esker lortu du sari hori.

www.vitoria-gasteiz.org

Euskal hirien triangeluaren beste erpinan Donostia-San Sebastian aurkitzen dugu. Ezaguna da "La Bella Easo izenarekin" edo "Kantauriko Altxorra" izenarekin, hiri polita eta dotorea da, frantziar estiloduna. XX. mendean europar aristokraziaren opor leku ospetsua izan zen.

Frantziako mugatik 23 km-tara kokatua, hiri zoragarria honetan hiri hondartza ospetsuenetariko bat aurkitzen dugu "La Concha" hain zuzen ere. Bertako paseolekua hain ospetsua da "titanic" filmean barandaren kopia dagoela.

Ez joan alde zaharra bisitatu gabe, non ostalaritza eskaintza ezin hobea aurkituko duzu, gastronomi berriaren jatorria den lekua. Ez galdu ere ez arkitektura, Buen Pastor Katedral Neogotikoa, eta "el Peine del Viento" Chillidaren obra ospetsuena eta hiriaren ikurra dena. Badaude ere jauregi izugarriak, Miramar adibidez eta eraikin modernoak, Kursaal, Zinemaldiaren zentrua, Donostia-San Sebastian hiriko filme festibal internazionala hiriko kultura aktibitatearen adierazgarri da. Horregatik 2016. urtean "Europako Kultur Kapitala" izendatu zuten.

www.sansebastianturismo.com

Donostia

Arabako Errioxa

Aitzaki onena kostaldetik barnealdera joateko Arabako-Errioxa jatorri izendapena duten ardoak dastatzera joatea da. Badaude ardo gazte, ontze, erreserba eta gran erreserba zeintzuk ospe internazional duten. Mahatsaren kalitatea, ardoaren kalitatearen eta pertsonalitatearen jatorria da, errekonozimendu internazionala duten ardoak dira hauek, beraien kalitate altua dela eta.

Arabako-Errioxa-ren mahasti zabalak, armonian bizitzen dira erdi aroko herri harresidunekin. Badaude ere jauregiak, lur azpiko bodegak eta arkitektura modernoa duten dezena upeltegi Ebro ibaiaren ertzean. Batzuk arkitekto famadunengatik diseinaturik, Frank Gehry, Guggenheim Bilbao museoa diseinatu zuen arkitektoa, Marques de Riscal upeltegia eraiki zuen Elciego-n. Hau ez da kasu bakarra, Santiago Calatravak, Ysios bodega diseinatu zuen Laguardian. 

Upeltegi bat ikusi eta bertan jan edo ardo mokadu bat eduki, bertako paisaiaz disfrutatu Kantauri mendilerroaren magalean, plan ezin hobea da.

www.rutadelvinoderiojaalavesa.com

Esperientziak

Ibilbideak

Bisita gidatuak

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia