top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Arratzua-Ubarrundiatik Ibilaldia

Ullibarri-Gamboa / Urbina / Tres Mojones / Restia / Ullibarri-Gamboa

Ibilbidea Ullibarri-Gamboako Erpidea auzotik abiatzen da. Gurutzearen aurrealdean hasten den kalea hartzen dugu. Markesina albotik pasatu, aparkalekura iritsi eta herritik irtetzeko eskuinean dagoen bidea hartzen dugu. Kanadiar pasabide bat pasa bezain pronto, ezkerrean dagoen bideskatik jarraitzen da eta hor erdiko bidea hartzen da. Beste pasabide kanadiar bateraino jarraitzen dugu eta ezkerretik irteten den bideari heldu behar diogu, itxituaren ondoan eta langa gurtzatu gabe.

 

Eskuineko bidea hartzen badugu, gurutze handira igoko gara. Bideska, bere lehen zatian, Legutio eta Arratzua -Ubarrundia udalerrien arteko mugatik doa. Mendixkaren 682 metrotara apurtuta dagoen hesi bat zeharkatuko dugu. Azkenengo mugarrira heltzerakoan, ezkerrera egingo dugu. Mendixkatik 1454 metrotara bideskak beste bide batekin bat egiten du. Bide hori 273 bat metrotara uzten da eta ezkerrean dagoen bideska hartzen da; argiaren dorretxoaren ondoan dagoena.

 

Bideska aparkalekuraino jaisten da eta han, Ibilbide Berdearekin bat egiten du eta herriraino garamatza.

ARRATZUA UBARRUNDIA (ARABA)

5,9 KM

3 ordu eta 30 min

130 m

ZAILTASUN BAXUA

Ibilbide ertain gehiago

Esperientziak

Ibilbideak

Bisita gidatuak

bottom of page