• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

KIROLAK

Taichi eta Yoga

Pilates-ak, yogak, tai-chi-ak… kanpoan egiten direnean lortzen dute beren zentzu betea. Muino baten gainean, haran baten ikusmira aurrean dugula, edo baso baten sakontasunean, errekatso baten inguruan…

 

Sar zaitez Euskadiko lekurik isilenetako batean eta egin bat naturarekin.

TAICHI

Gure gorputz osoa mugimenduan dagoen energia da. Energia hori birbanatu eta bideratzeak ondorio harrigarriak izan ditzake.

Txinako medikuntza tradizionaletik iritsi zaigun Tai-Chi-a probatzera gonbidatzen zaitugu, Euskadiko lekurik ikusgarrienetariko batean, gure ingurunearen isiltasun eta bakeaz gozatzen duzun bitartean.

Barne hartzen ditu animaliak imitatzeko saioak edo ondorengoak lantzeko saio bereziak: malgutasuna, oreka, senda-energia, gogoa eta izpiritua lantzea edo lasaitasuna eta atsedena.

YOGA

Yogak kanpoan egiten denean hartzen du bere zentzu osoa.

Muino baten gainean, haran baten ikusmira aurrean dugula, edo baso baten sakontasunean, errekatso baten inguruan… Sar zaitez Euskadiko lekurik isilenetakoan.

Barne hartzen du yoga egiteko teknika-sorta bat, estresari aurre egiteko. Abdomena lantzen du, eta sekuentzia dinamikoak, posturak, eta erlaxazio-teknikak erabiltzen ditu.

TTIPIA ONDAREA

Zuia. ( Araba )

Tel. 945 243 828

ttipia.ondarea@gmail.com

www.ttipiaondarea.blogspot.com  

* TAI CHI: Gutxienez 10 pertsona. Jugatxin egingo da jarduera.

* YOGA: Gutxienez 4 pertsona. Sarrian egingo da jarduera.

* Erreserba aurretiaz egin behar da.

9,45€/pax

TAICHI

24€/pax

YOGA

 

Parapente Gorbeian

Bizi ezazu inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia bat, eta gozatu Itzinako mendigunearen eta inguruan dituen mendien (Urizar, Ubixeta, Beluzaran) ikuspegi bikainez. Orozko udalerri osoa ere ikusi ahal izango duzu, goitik begiratuta.

Esperientziak barruan ditu: bi plazako parapentean hegaldia + bideoa + Orozkoko gasolindegitik aireratze-lekura 4x4 ibilgailuan igotzea.

PARAPENTE BIZKAIA

Orozko. ( Bizkaia )

Tel. 688 625 460

www.parapentebizkaia.com

Erreserba aurretiaz.

* Gehienez 3 pertsona.

85€/pax

 

Espeleologia eta Eskalada

ESPELEOLOGIA JENTILZUBIN​

Abenturak atsegin dituztenentzat, Baltzola errekak basoak eta landa berdeak zeharkatzen ditu, izen bereko kobazulora iritsi arte.

Zatoz, eta jentilek eraikitako zubia ikusiko duzu; baita lamien gordelekua ere, eta Sugoiren berri izango duzu, suge bihurtzen zen jeinua. Sentsazioz betetako jarduera bat, abenturazaleei zuzendua.

Gidari espezializatuarekin egin beharreko jarduera. Barruan ditu behar den material teknikoa, erantzukizun zibileko asegurua, eta osasun-laguntza teknikoa.

ESKALADA, OROKO HAITZETAN​

Oroko Santutegiaren ondoko haitzetan, eskalada-eskola berezi bat dago, erakarri egingo zaituena. Giro ona eta harkaitz ederra, ingurune natural bikain batean, eta ikuspegi zoragarriekin.

 

Jarduera zure maila fisiko eta teknikora egokituko dugu. Zatoz, eta deskubritu eskaladaren paradisu hau. Eskalada-jarduera gidatua.

ESPELEOLOGIA, MAIRULEGORRETAN

Mairuelegorretako Koben historia eta mitologia ezagutuko duzu. Bizi ezazu Gorbeiako esperientzia abenturazaleenetako bat. Espeleologia, denon eskura.

Esperientziak barruan ditu: gidatutako ibilaldia Muruatik hasita, eta espeleologia-jarduera Mairuelegorretako Kobazuloan.      

INGURU ABENTURA

Dima, Bizkaia.

Tel. 635 748 948

info@inguruabentura.com

www.inguruabentura.com 

Erreserba aurretiaz.

* Gehienez 24 pertsona.

* Gutxienez 6 pertsona.

50€/pax

JENTILZUBI

INGURU ABENTURA

Santuario de Oro, Zuia.  (Araba)

Tel. 635 748 948

info@inguruabentura.com

www.inguruabentura.com 

Erreserba aurretiaz.

* Gutxienez 6 pertsona.

32€/pax

PEÑAS ORO

INGURU ABENTURA

DOBRA AVENTURA

Murua, Zigoitia.  (Araba)

Inguru Abentura

Tel. 635 748 948

Dobra Aventura

Tel. 655 702 889 

Erreserba aurretiaz.

* Gutxienez 6 pertsona.

35€/pax

MAIRULEGORRETA

 

Piknika gurpil gainean

Gozatu piknik batez, gurpil gainean, zuhaitzez ingurutatuta eta mendiei begira.

ELEKTRIKOA ETA TANDEM-A

Harritu egingo zaitugu: bizikleta elektrikoak ditugu, eta baita tandem-ak ere, bikoteei edo familiei zuzenduta. Modu berri bat, Orozkoko bailara ikusgarrian sartzeko.

Esperientziak barruan ditu: bizikleta normalen, elektrikoen edo tandem-en alokairua (BTT, umeen bizikletak edo haurtxoentzako aulkiak ere baditugu). Eramateko piknik zerbitzua, eta ibilbide gomendagarrien zerrenda.

BTT

Deskubri itzazu Gorbeiako txoko ezkutuak BTTarekin, eta hartu zure denbora, gurpil gainean piknik batez gozatzeko. Esperientziak baruan ditu: lur orotako BTTen alokairua, eramateko piknik zerbitzua eta freskagarria, eta gomendatutako ibilbideen zerrenda.

GORBEIA-OROZKOko TURISMO INFORMAZIO ZENTROA

Orozko. ( Bizkaia )

Tel. 946 339 823

turismo@gorbeialdea.com

www.gorbeiaeuskadi.com

Erreserba aurretiaz.

* 1etik 8 pertsonara.

15€/pax

ELECTRIC

TANDEM

CASA DEL PATRÓN

Hotel-Restaurante La Casa del Patrón (Murgia)

Tel. 945 462 528

hotel@casadelpatron.com

Erreserba aurretiaz.

* 1etik 4 pertsonara.

18€/pax

BBT

 

HOTEL ELLAURI

Hotel Ellauri (Zeanuri)

Tel. 686 077 796

info@ellauri.com

Erreserba aurretiaz.

* 1etik 6 pertsonara.

13€/pax

BBT

Piknik-a, kayak gainean

Sar zaitez zure kayak-arekin urtegian, eta nabigatu bertan, mendiz inguratutako ingurune natural batez gozatuu bitartean.

Uribarri-Ganboako eta Urrunagako urtegiak, Euskadiko barne-itsaso gisa ezagunak, leku perfektua dira kayak-ean egun erromantiko bat pasatzeko.

 

Hartu atseden ur-bazter ezezagunetan, zuretzat bereziki prestatutako piknik batekin.

 

Esperientziak barruan ditu: kayak-aren alokairua, formazio-saioa eta materiala; piknik pertsonalizatua, Idiazabal gaztarekin egindako pintxo batez, tortilla-ogitartekoaz edo iberikoez (urdaiazpikoa, solomoa edo saltxitxoia) osatua, eta freskagarri bat. Horrez gain, ibilbide gomendagarrien zerrenda.

INGURU ABENTURA

Landa (Embalse de Ullibarri-Ganboa)

Tel. 635 748 948

Erreserba aurretiaz.

* Gutxienez 2 pertsona.

16€/pax

ATXARMIN LANDETXEA

Elosu ( Embalse de Urrunaga )

Tel. 945 455 087

Erreserba aurretiaz.

* Gutxienez 2 pertsona.

16€/pax

 

Gorbeia Bizikletaz

Utzi magiari eta adrenalinari bere bidea egiten, Gorbeiako Parke Naturalaren bihotzean. Hartu bizikleta bat, eta gozatu gure ingurune ikusgarriaz eta kondairez.

LAMIEN BIDEA

Deskubri itzazu magiaz betetako bidexkak eta xendak. Bertan, lamiak edo Anbotoko Mari izango dituzu zain, gure baso magikoez gozatzen duzun bitartean.

Esperientziak barruan ditu: ibilaldi erraz bat, espezializatutako gidari baten eskutik. Faunari, florari, eta inguruneko tradizio eta kondairei buruzko azalpenak.

URKIOLA-OTXANDIO JAITSIERA

Gozatu Urkiolako eta Gorbeiako Parke Naturalez, eta bertako ibilbide zailenez, zure erresistentzia probatuz, baso ederretan zehar zoazen bitartean.

Esperientziak barruan ditu: ibilaldi zail bat, espezializatutako gidari baten eskutik. Faunari, florari, eta inguruneko tradizio eta kondairei buruzko azalpenak.

BICIGUNE

Otxandio ( Bizkaia )

Tel. 646 693 667

info@bicigune.com

www.bicigune.com

LAMIEN BIDEA.

*Gehienez 11 pertsona.

URKIOLA-OTXANDIO JEITSIERA

* 4tik 8 pertsonara.

* Erreserba aurretiaz.

14€/pax

LAMIEN BIDEA

18€/pax

JEITSIERA

 

Gorbeia Zaldian

Gerturatu Gorbeiako Parke Naturaleko magaletara, eta gozatu paisaia zoragarri hauez, eta inguratzen gaituen naturaz, zaldi gainean ibilaldi bat egin bitartean.

Ezagutu Gorbeiako bazterrak, eta bertako paisaia ikusgarriak, zaldi gainean ibilaldi ahaztezin bat eginez. Esperientziak barruan ditu: zaldi gainean ibilaldia Gorbeian zehar, begirale baten laguntzarekin. Iraupena gutxi gorabehera: ordubete.

ERIBE HIPIKA

Gopegi, Zigoitia. ( Araba )

Tel. 695 214 441

hipicaeribe@hotmail.com

www.hipicaeribe.es

* Gutxienez 2 pertsona.

* Erreserba aurretiaz.

15€/pax

 

30€/pax

DESDE

42€/pax

DESDE

Golf mendi artean

Gozatu golf egun batez, euskal mendien bihotzean.

BASIC

Kirol honekin lehenengo harremana egin nahi baduzu, hau da zure esperientzia.

Esperientziak barruan ditu: makilak, oinarrizko formazioa, eta golf-arekin lehenengo harremana praktika-zelaian eta Green-eko entrenamendu-eremuan.

PREMIUM

Gorbeiako hegoaldeko isurialdean, klima eguzkitsuagoa eta paisaia erromantikoa duzu zain, muino eta laku artean, Gorbeia mendia, ikusgarri, atzean duzula.

 

Esperientziak barruan ditu: Gorbeia Parke Naturalaren ingurunean 18 zuloko ibilbidea.

GOURMET

 

Golf-ak, Euskadin, paisaia berdea ezagutzeko aukera emateaz gain, bertako gastronomia bikainerako ateak zabaltzen dizkizu. Kirol-saio baten ondoren, gozatu gourmet menu batekin, gure golf-zelaietako batean, egun ahaztezin bati amaiera emateko.

Esperientziak barruan ditu: 18 zuloko ibilbide bat, eta gourmet menu bat, Gorbeia Parke Naturalaren ingurunean dagoen golf-zelaian bertan.

ZUIA CLUB DE GLOF

Altube, Zuia. ( Araba )

Tel. 945 430 922

zuiagolf@zuiagolf.com

www.zuiagolf.com

* Erreserba aurretiaz.

5€/pax

DESDE

30€/pax

DESDE

42€/pax

DESDE

 

Elurreko Erraketak Gorbeian

Ezagutu itzazu Gorbeiako mendiguneko paisaia elurtuak. Sar zaitez Gorbeian, elurretako erraketekin ibilaldiak eginez.

 

Ez daukagu ibilbide itxirik. Iraupena eta zailtasuna egokitzen ditugu, parte-hartzaileen asmoen eta ezaugarrien arabera.

 

Gozatu neguko mendizaletasunaz, esperientzia honekin, mendi hauetan ditugun elurtutako paisaia eder eta harrigarrietan zehar.                           

 

Esperientziak barruan ditu: tituludun mendi-gidariak, UIMLA kreditaziodunak, eta esperientzia handikoak. Elurretako erraketak eta matilak. Antolakuntza eta logistika. Parte-hartzaileentzako istripu-asegurua. Erantzukizun zibileko asegurua.

LURRA ADVENTURE

Irteerak:

Pagomakurre, Saldropo o Murgia.

Tel. 664 027 346

info@lurra-adventure.com

www.lurra-adventure.com

* Erreserba aurretiaz.

55€/pax

GEROZTIK

 

Esperientziak

Ibilbideak

Bisita gidatuak

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia