• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Legutioko bataila

Nafarrate - Murua 

1936ko azaroaren 30ean hasi zen Villarreal-eko Bataila, hainbat hilabete geroago 1.500 hildako eta 5.500 zauriturekin bukatuko zena. Euskal armadak, Errepublikaren zerbitzura, Legutio erasotu zuen.

 

Herria, altxatutako nazionalek hartuta zegoen. Gorbeialdeko Kuadrillako zonalde hau fronteko oso zati garrantzitsua izan zen, Nafarratetik, Eribe, Elosu, Zestafe, Okoizta, Etxaguenera...

 

Nafarrate eta Murua izan ziren herri hondatuenetakorikoak: elizak lehertu egin zituzten, etxeak sakeatu... Familia askok, horren ondorioz, ihes egin behar izan zuten, Eta itzultzean, berriro zerotik hasi, desegindako etxeetan, abererik gabe eta lurrak gorpuz estalita.

Gertakari guzti hauen lekuko, beraien etxebizitza utzi behar izan zuten pertsonak, izkutatuta egon zirenak edo zaurituak gertatu zirenak zaintzen geratu zirenak ditugu. Pertsona guzti hauei, garaiko dokumentuei eta gertakari hauek ezagutzeko lan egin dutenei, bisita honen testigantza sor diegu.

 

Iparraldeko fronteari bisita historikoa, historia garaikideari bisita bat, Gorbeialdeko Kuadrillako bihotzean gertatutako bataila nabarmena. Gorbeiako mendiaren begiradapean, historia aldatzeko prest egon zen bataila.         

TTIPIA 

Urte osoan zehar egin daitezke bisita gidatuak. Nahi dituzuen bisitak egin daitezke, zuk zeuk aukeratzen dituzun lekuak aukeratuz.

Tel. 945243828 / 645844087

Gutxienez 4 laguneko taldea.

Hizkuntzak: gaztelera, euskara eta ingelesa.

2-5

€ bitartean

Beste bisita batzuk

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia