GORBEIAKO ZAPOREAK ETA JAKINTZA, GASTEIZKO ABASTOS MERKATUAN SALGAI

Datozen maiatzaren 25ean eta 26an Gorbeia eskualdeko produktuak Gasteizko Abastos Merkatura helduko dira, euren produktoreen eta artisauen eskutik zuzenean.

 

 

 

Gorbeialdeko Kuadrillak jarri du martxan ekimena, Hazi Fundazioko NIREA proiektuaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gure produktuen ezaguera eta salmenta Arabako hiriburuan bultzatzeko asmoz. Horrela, ostiral arratsaldez eta larunbat goizez Plazako ganbaran (sukaldaritza gelaren ondoan) Gorbeia Txokoa egongo da.

 

Hor, euren baserrietako onena erakusten eta saltzen egongo dira, besteak beste, honako ekoizleak:

 

  • Goiuriko Basterra Anaiak eta Oletako Atxeta Gaztandegia (Idiazabal gazta)

  • Elosuko Maghú Eguzkiloreak (eguzkiloreak eta deribatuak)

  • Oletako Atxineta Baserria(ahabi-marmeladak eta zukuak)

  • Gopegiko Padura Baratza (fruta eta barazkiak)

  • Aramaioko Iturrieta Sagardotegia (sagardoa)

  • Murgiako Echebarria Okindegia (ogiak)

  • Izarrako Urtaran Okindegi eta Gozotegia

  • Orozkoko Urigoitiko Txorizoak

  • Urduñako Arantzazu Gozotegia (euskal pastela)

  • Urduñako Gure Ahaleginak Txakolina

  • Inosoko A tu vera Koadernaketa

  • Manurgako Lamia Biokosmetika.

 

Aldi berean, Gorbeialdeko Kuadrillak stand bat izango du informazio turistikoa emateko eta hainbat jarduera eskainiko ditu: Dastamenaren Laborategia Slow Food-en eskutik, produktuen dastaketak eta Gorbeiako delikatesekin egindako pintxo banaketak.

 

Gainera, hurbiltzen direnen artean txartelak bananduko dira opari-zozketetan parte hartzeko. Besteak beste, zozketatuko dira Gorbeiako produktuen sortak, ‘Gorbeiako Sagardoa’ eta ‘Artzain egun batez’ esperientziak, picnic-erako motxilak eta artisau-produktuak.

 

Informazio gehiago: Gorbeialdeko Kuadrilla 

 

T_945 430 167 · www.gorbeialdekokuadrilla.eus

          

 

 

 

Share on Facebook
Share on Twitter
Please reload

Entradas recientes
Please reload

Buscar por tags
Please reload

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia