GORBEIA EUSKADI. INSTAGRAM STORIES ARGAZKI-LEHIAKETAREN OINARRIAK

XEDEA

Gorbeia Euskadik Instagram bidezko stories lehen argazki-lehiaketaren deialdia egiten du azaroaren 30ean. Oinarri hauetan ezartzen diren baldintza guztiak betetzen dituzten pertsona guztiek parte har dezakete. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta Gorbeia Euskadik hartutako erabaki interpretatzaileei men egitea Dakar.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Lehiaketan Instagrameko 18 urtetik gorako erabiltzaileek, sarearen baldintzak errespetatzen dituztenek (http:// instagram com/legal/terms/) eta azaroaren 30ean “Gorbeia Instameet-eko I Topaketan” parte hartzen dutenek parte har dezakete.  Gainera, partehartzea balioztatzeko, lehiakidearen profila publikoa izan behar da eta Gorbeia Euskadi, @gorbeia_euskadi, profilaren jarraitzailea izan behar da Instagramen.

 

LEHIAKETAREN INDARRALDIA

2019ko azaroaren 30an 18:00ak (Euskadiko ordua) arte partekatzen diren story guztiek hartuko dute parte.

 

GAIA ETA FUNTZIONAMENDUA

Gaia honakoa da: Gorbeiako Parke Naturalaren lurraldea, bakarrik instagramerren topaketan bisitatuko diren lekuak. Lehiaketan parte hartzen duten argazkiak aukeratzeko, Instagrameko erabiltzaileek @gorbeia-euskadi profila jarraitu beharko dute derrigorrez, story bat igo euren profiletara, @gorbeia_euskadi metzioa egin argitalpenean eta #BiziGorbeia hashtag-a jarri beharko dute deskripzioan edo iruzkinetan.

Parte hartzaile bakoitzak nahi beste story bidal ditzake, gaiari lotutakoak beti ere. Ondo etiketatuta izan diren argazkiak bakarrik hartuko dute parte lehiaketan. Gainera, Gorbeia Euskadi ezegoki edo iraingarri irizten dituen argazkiek ez dute parte hartuko.

 

SARIAK

2 sari banatuko dira:

Saria: Ostatu gau bat bi lagunentzat Osabarena hotelan. Aurretik erreserbatu behar da eta beti ostatu libre dagoen bitartean. Bi lagunentzako golf klasea Zuia Golf Klubean. Aurretik erreserbatu behar da eta beti golf klubean lekua dagoen bitartean. Bisita gidatua  Amalau Nekazalturismoko sendabelarren tailerrean. Aurretik erreserbatu behar da eta beti lekua dagoenean.

Saria: Ostatu gau bat eta gosaria bi lagunentzat Zuhaitz Etxeak-en. Baias Garagardoaren Tap Room-era bisita eta garagardo sorta bat.

Sariak gorako adierazitako enpresek eman dizkigute eta ezin dira diruz trukatu.

 

EPAIMAHAIA ETA SARIDUENEN AUKERAKETA

Epaimahaia “Gorbeia Instameet-eko I Topaketa”-ko antolaketa taldea.

 

Argazki irabazleak aukeratzeko orduan honako irizpideak kontutan hartuko dira: sormena, orijinaltasuna eta proposatutako gaiarekin duen lotura.

Sariak eman gabe gera daitezke epaimahaiak horrela erabakiko balu.

 

IRABAZLEEI JAKINARAZTEA

Epaimahaiaren erabakia azaroaren 30ean esango da 18:00etatik aurrera eta 20:00ak baino lehen. Antolatzaileek bertan esango dute erabakia. Irabazlea bertan ez badago, topaketa amaitzen den lekuan, Gorbeiak Euskadik ez du erantzukizunik izango eta beste irabazle bat erabaki dezake.

IZAERA PERTSONALEKO DATU-BABESA

Lehiaketan parte hartzean, erabiltzaileek onartu egiten dute sare honetan argitaratuko diren edukiak  erabiltzaileekin partekatu daitezkeela. Erraztutako datu pertsonalak ez dira inongo fitxategian gordeko eta lehiaketaren parte-hartzea kudeatzeko bakarrik erabiliko dira.

 

IRUDI ESKUBIDEAK

Parte-hartzaile bakoitzak adierazten du lehiaketan aurkeztutako material ororen irudi eskubideak eta jabetza intelektualeko eskubideak dituela.

Lehiaketan parte hartzea onartzean Gorbeia Euskadik eskubidea izango du parte-hartzailearen izena, irudia eta argazkiak erabiltzeko, kanpaina honekin erlazionatutako materiala sustatzeko asmoz, eta Gorbeia Euskadik egiten dituen beste kanpainetan ekimen honekin erlazioa ez badu ere, egoki irizten badio.

 

Lehiaketan parte hartzea onartzean Gorbeia Euskadik eskubidea izango du edukiak Gorbeia Euskadiko sare sozialetako argitalpenetan erabiltzeko, egoki irizten badio, betiere argazkiaren egilea adieraziz.

 

ERANTZUKIZUNAK

Gorbeia Euskadi eskubidea du edozein parte-hartze edo partaide kanporatzeko, datuak edo lehiaketa bera manipulatu delako susmoak baldin baditu.

Gorbeia Euskadik ez du inolako erantzukizunik izango Instagramez edo Internetek gaizki funtzionatzen badute edo post elektronikoarekin arazorik balego.

Gorbeia Euskadi ez du inolako erantzukizunik izango, segurtasun-neurriak hartu arren, erabiltzaileek zerbitzuak edota edukiak oker erabiltzearen ondorioz sortutako kalteengatik. Bereziki, ez du inolako erantzukizunik izango egindako edozein jakinarazpenetan hirugarren batek, iruzur eginda, parte-hartzaile baten lekua hartuta egindako kalteengatik.

 

 

DEBEKUAK

Honako hauek ezin izango dute parte hartu lehiaketan:

-Enpresa sustatzaileko edo lehiaketarekin erlazionatutako enpresa kolaboratzaileetako langileek.

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia