• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Urkiola Ibilbidea

Kotxez egiteko ibilbidea

Azkenik, Urkiolako ibilbideak Suitzakoen tankerako mendi malkartsuak erakutsiko dizkizu, haran eta erreka amiezinak, eta Euskadiko barne-itsasoan, Uribarri Ganboan, amaiera ezinhobea eman ahal izango diozu.

1. Dima

Arratia ibaiaren ibaiadarra da Indusi, eta azken honek zabaldutako haranaren bi aldeetan dago Dima, hegoaldera luzatzen da, eta Goikogana mendiraino iristen. Dimatik (euskal “Suitza txikia”)  Urkiolako Parke Naturaleko mendietara joan zaitezke, eta bertatik Gorbeia inguruetako gailur guztiak ikusi.

2. Baltzolako kobak

Magdaleniensetik Neolitikorainoko estratuak daude barruan. Elkarrekin harreman gutxi duten hainbat eta hainbat jarduera egin dira bertan: artzaintza, goi mailako eskalada, arkeologia, espeleologia…

3. Urkiolako parke naturala

Urkiolako Parke Naturala Euskal Herriko lehenengo leku babestua da. Bizkaian du zati bat, eta beste zati bat du Araban. Mendigune honetan hainbat baso daude: pagadiak, hariztiak, gaztainadiak, pinudiak… Denen artean paisaia gorabeheratsu eta ibilgaitz bat osatzen dute, eta bertan ugaria da fauna (basurdea, azeria, orkatza, azkonarra, sai arrea, belatz handia…)

Esperientziak

Ibilbideak

4. Otxandio

Gure inguruneko herririk bereizgarrienetako bat da. Gazte eta helduak jan-edanean dabiltza kaleetan, giro berezi bat sortzen dutelarik. Anima zaitez, eta etorri poltsiko guztientzako onargarria den sukalde-tradizio hori, Euskadiko bereizgarri handienetako bat, elkarbanatzera.

5. Aramaio

Ibarran, kale nagusian zehar oinez goazela, Bizente Goikoetxea plazara iritsiko gara. Bertan dago, hain zuzen ere, Bizente Goikoetxea musikari entzutetsuaren etxea. Horrekin batera, San Sebastianen ermita, edo “Sastiña”, bailararen historiako garrantzitsuena, eta Ibarra herriaren sorreraren ardatza.

6. Landa

Uribarri-Ganboako urtegiaren ertzean, landako baserrigunea urak estali zuen; muinorik garaienetako baten magalean zegoen, Zadorra ibaiaren ertzean. 40 hektareatako hedadura duen aisialdi-parke bat dago urtegiaren ertzean, eta hainbat ekipamendu ditu: lorategidun aisialdi-gunea, picnic-erako lekuak mahaiekin, komunak, dutxak, iturriak, ume-jolasen guneak, taberna, etab. gainera, aipatu beharrekoa da bere ezaugarririk erakargarriena: urtegiaren ertzean eginda dagoen hondartza, bainurako egokitua.

7. Ullibarri-Gamboako urtegia

Arabako urtegirik luzeena eta edukiera handiena duena. Lehenengo mailako erreferentea da aisialdi- eta kirol-jardueretan (arrantza, piraguismoa, windsurf, ibilaldiak…). Urtegiaren ertzean “Club Náutico Vitoria” delakoa dago. Urtegia bide artifizial batek inguratzen du (45 km), eta bertan eman daitezke paseoak, bizikletan ibili… 

8. Ullibarri-Gamboa

Arabako txoko eder bat, izen bereko urtegiaren ondoan, Zadorra ibaiaren inguruan. Urtegia egin zenean, herri honetako etxe asko urpean gelditu ziren. 

Kotxez egiteko beste ibilbide batzuk

GORBEIA MENDEBALDEA
240 IBILBIDEA
URKIOLA IBILBIDEA
Mostrar más

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia