• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Urtegia: Orain dela 50 urte…

Ullibarri-Gamboa / Presa de Naclares de Gamboa

Ullibarri-Gamboako urtegiaren historiak Aldaietako K.a. aztarnetatik 60. hamarkadara garamatza, non udalerriaren herri batzuk, baserri ugari eta lur-eremu handiak ur azpian gelditu ziren. Bisita honekin, hain garrantzitsua izan den historia hori berreskuratzea da helburuetako bat.

Bisitaldia ULLIBARRI-GAMBOAn hasten da, hitzaren jatorriari erreparatuz gero erdi aroko Oinaztarren eta Ganboatarren borroken sorreran zerikusi handia izan zuela adierazten digu. Bertan, herriko leku garrantzitsuenak ikusi eta azalduko dira. Ondoren, URTEGIAREN PRESAra hurbilduko gara eta urtegiaren eraikitzearen historia azalduko da; honekin batera bitxikeriarik interesgarrienak ere kontatuko dira eta eraikuntza zibil handi arriskutsu eta talentutsu honek berarekin ekarri zituen gertaerak.

Amaitzeko, LANGARA-GANBOA herria ezagutuko da. Bertan, urtegia sortu aurretik herria eta ingurua nolakoa zen eta gaur egun, ordea, nolakoa den argituko da.Urte osoan zehar egin daitezke bisita gidatuak.

TTIPIA 

Urte osoan zehar egin daitezke bisita gidatuak. Nahi dituzuen bisitak egin daitezke, zuk zeuk aukeratzen dituzun lekuak aukeratuz.

Tel. 945243828 / 645844087

Gutxienez 4 laguneko taldea.

Hizkuntzak: gaztelera, euskara eta ingelesa.

2-5

€/pax

Beste bisita batzuk

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia