• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Zuia eta Urkabustaizko erromanikoa

Santuario de Oro - Beluntza - Goiuri - Baias Garagardotegia

Zuiako haranetik Urkabustaizeraino, Erdi Aroan erromaniko mota ezberdin bat hedatu zen, landatarra, bakarra, XII eta XIII. mendeko hondarrak dauzkana, eskualdeko eliza askotan. Bisitaldi honetan ondoko lekuak deskubrituko ditugu:

Lehenengo geltokia OROKO SANTUTEGIAn izango da. Zuiako haitz ezagunenean kokatuta, zerbait berezia izan behar du lekuak Burdin Aroan bertan jada pertsonak kokatu zitezen.

 

Bisitariak magia lekuan bertan dagoela frogatu ahal izango du, leku gutxi baitago hain ikuspegi pribilegiatuak dituena. Ermita barruan, Ama Birjinaren irudia, XIII mendeko altxorra, erretaula barrokoaren barruan kokatzen da. Hemen santutegiaren eraikitze prozesuaren fase ezberdinak ezagutu ahal izango ditugu.

Ondoren, eliza erromaniko ederra duen BELUNTZA herrian ezagutuko dugu, eta amaitzeko, GOIURIra gerturatuko gara. Bertan hiru txoko interesgarrik harrituko gaituzte; Santiagoren omenezko eliza erromanikoak, errotak eta ur-jauziak, Kuadrillako inguru natural preziatuenetako bat den; 100 metroko ur jauzia du eta Gorbeiako haizeek mugitzen duena.

Ez dugu ibilbidea amaitu nahi artisau erara elaboratutako garagardotan murgildu gabe. Horretarako BAIAS GARAGARDOTEGIAraino gerturatuko gara.        

TTIPIA 

Urte osoan zehar egin daitezke bisita gidatuak. Nahi dituzuen bisitak egin daitezke, zuk zeuk aukeratzen dituzun lekuak aukeratuz.

Tel. 945243828 / 645844087

Gutxienez 4 laguneko taldea.

Hizkuntzak: gaztelera, euskara eta ingelesa.

2-5

€/pax

Beste bisita batzuk

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia