Pauso Batera
Gorbeia Euskadiren erdigunean dago. Erakargarritasun handiko eta jarduera ugariko helmuga gara, edertasun natural txundigarria duen landa-ingurune batean, non erraz pasa dezakezun astebete, edo hilabete.
Har ezazu ostatua Gorbeian. Aukeratu landetxe bat baserri tradizional batean, hotel boutique bat, etxola bat edo apartamentu bat, eta gozatu euskal abegikortasunaz.
Animatu jarduerekin. Gure enpresek era guztietako esperientziak antolatzen dituzte: arraunketa edo bela gure urtegietan, gidatutako ibilbideak herrietan, erlezain izan egun batez, yoga klase bat jaso, dastaketa bat egin edo argazki-saio batez gozatu, betiere modu profesional, atsegin eta seguruan.
Ezagutu gure herriak. Horiek dira gure bilakaeraren eta historiaren isla, jauregietan, dorretxeetan eta eraikin historikoetan eta inguruan ikusiko dituzun baserri tradizionaletan edo errotetan agertzen den ondarearekin.
Museoak eta interpretazio zentroak bisitatu. Gure kultura eta bizimodu tradizionalera hurbiltzen eta gure ohituretan modu atsegin batean sakontzen lagunduko dizute.
Dastatu gastronomia. Izan mahai-bueltan plater tipikoz egindako bazkaria, izan pintxo-barra on bat, txakolin- edo sagardo-baso batez lagunduta.
Gorbeia erosi. Euskal zeramika tradizionaleko piezak, zurezko tailak, kosmetiko ekologikoak, etxeko eztia eta marmelada, artisau-garagardoa edo sagardoa edo gazta on bat.
Hurbildu merkatuetara. Bertan, nekazaritzan eta abeltzaintzan diharduten pertsonen ondareaz gozatuko duzu, Gorbeiako bizimodu tradizionalaren zaindariak baitira, gure sukalde eta jatetxeetara kalitatezko produktu freskoak eramaten dituztenak.
Bizi jai herrikoiak. Jaiek gure tradizioak ospatzen ditugun tokia izaten jarraitzen dute: euskal kirolak, dantza tradizionalak, artisautza, musika eta gastronomia.
Arnastu aire garbia. Euskadiko Bihotz Berdea gara, eta gure parke naturalak dira bertako taupadak. mendi gailur ikusgarrien begiradapean paisaia ikusgarriak ditugu, ibilbide eta bidezidor ugariz gozatzeko.
Gainera, txangoren bat egin nahi baduzu, hiru hiriburuetatik pauso bakarrera gaude: Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Arabako Errioxa.
Bilbo
Bilbo, bere iragan industrialarekin eta orainaldi modernoarekin, bertako eraikin enblematikoak bisitatzeko leku paregabea da; hala nola, Guggenheim Museoa edo Euskalduna Jauregia. Baita kultur zentro eta museoak ere: Alondegia, Itsas Museoa, Arte Ederren Museoa eta Arriaga Antzoki historikoa. Alde Zaharra, bizitzaz betetako kale estuekin eta ostalaritza-lokalekin, bere giro bikainagatik da ezaguna.
Informazio gehiago:
Gasteiz
Gasteiz, Euskadiko hiriburua, kale, kantoi eta plazatxoz betetako Erdi Aroko hirigune zoragarri eta katedral zahar ikusgarriduna. 33 km-ko eraztun berde batez inguratutako hiria, Salburua, Olarizu eta Armentia bezalako parke ederrekin. Europako hiriburu berde izendatu zuten Florida edo Prado bezalako hiri-paisaia delikatuak dituen hiria.
Informazio gehiago:
Donostia
Donostia, Kontxako hondartza urbano ospetsuarekin eta bere itsas pasealeku politarekin. Dama dotorea, eragin frantsesekoa eta aberastasun arkitektoniko handikoa: katedral neogotikoa, Eduardo Chillidaren "Haizeen orrazia", Miramar jauregia edo Kursaaleko kongresu-zentroa. Eta alde zahar erakargarria, pintxo-tabernengatik ospetsua.
Informazio gehiago:
Arabako Errioxa
Arabako Errioxa Jatorri Izendapeneko ardoek famatutako eskualdea da, mundu osoan ospea duena. Mahasti zabalek, Erdi Aroko hiribilduek eta dozenaka upeltegiren abangoardiako arkitekturak (Frank Gehryren Marqués de Riscal edo Santiago Calatravaren Ysios, adibidez) osatzen dute Arabako Errioxa.
Informazio gehiago
Esteka interesgarriak eta bisitatzeko beste altxor batzuk
Ezagutu ezazu Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren sozietate publikoa, Euskadin turismoaren lehiakortasunerako estrategia bultzatzeko eta ezartzeko sortua.
Ezagutu Araba: ibilbide berdeak, planak, parke naturalak, urtegiak, museoak, enogastronomia, ekitaldiak...
Ezagutu Bizkaia: kostaldea, mendiak, hiriak, txangoak, gastronomia, kultura...