Natura
Gorbeia natura basatia da
Jantzi botak, hartu zure kantinplora eta txubaskero bat, euria egiten badu ere, eta deskubritu naturagune babestu baten edertasuna, arnasarik gabe utziko zaituena.
Gorbeia Euskadiren bihotz berdea da, eta Bilbotik eta Gasteiztik 20 minutura baino ez dago.
Gorbeia eta Urkiolako parke natural zabalen eta euskal gastronomiaz eta kulturaz gozatzeko herri ederren topalekua da hau.
Edertasun ikaragarriko paisaiak ezagutu ditzakezu, gailur altuak eta belardia, haizearen konpasean dantzan ari diren basa-lorez estaliak. Itxi begiak eta sentitu haize leuna aurpegian.
Mendiko aire garbia arnastu, baso trinkoak zeharkatzen dituzten bidexka sigi-sagatsuetan zehar zoazela, non eguzkiaren izpiak hostoen artean iragazten diren eta argi-joko magiko bat sortzen duten.
Artzainen antzinako abelbideak jarrai itzazu, euskal mitologia osatzen duten trikuharri eta kobazuloz zipriztindutako zelaietaraino igotzen direnak. Entzun jauzika jaisten den uraren hotsa, gorputza lasaitu bitartean.
Gorbeian, ematen duzun urrats bakoitzak une gailena sentitzera eramango zaitu, naturaz inguratuta, zure izate osoa biziberritzen duen unea.