TOP 10
10
Urkiolako Parke Naturala
Euskadiko harribitxi naturaletako bat, eskaladan aritzeko, mendiko bizikletarekin edo oinez ibilaldiak egiteko eta Urkiolako Santutegia bezalako leku historikoak bisitatzeko.
Zatoz milaka urteko elezaharren artean jarduerak egitera
Urki-basoen eta mendietako kareharrizko gailur malkartsuen arteko kontrasteak edertasun eta interes geografiko eta paisajistiko handiko lekua erakusten du.
Parkeko Interpretazio Zentroan (Toki Alai) informa zaitez mendiko bizikletarekin edo oinez egiteko moduko ibilbideez, kareharrizko mendilerroen eta haitzen, amildegien eta ibar sakonen artean.
Eskalada-zalea bazara, Gorbeian Astxiki eta Untzillatxeko horma malkartsuen deia sentituko duzu.
Parkean Anboto mendia nabarmentzen da, bertako tontorrik altuena. Euskal mitologiaren arabera, iparraldeko horma bertikal ikusgarrian Mariren kobazuloa dago, Anbotoko Damaren bizilekua, lurraren pertsonifikazioa eta euskal mitologiako jeinu guztien erregina.
Urkiolako santutegia bisitatu
Urkiolako mendatearen gainean izen bereko santutegia dago, Bizkaiko santutegi gurtuenetako eta zaharrenetako bat. Santutegiak, udaletxeak, ospitale zaharrak eta ostatuak osatzen dute multzoa, eta bi baseliza txiki ere badaude.
Deigarria egingo zaizu XIX. mendearen amaieran amaitu gabe geratutako nabeen eraikin handiaren eta aurretiaz zegoen elizaren kanpandorre txikiaren arteko desproportzioa.
Tenpluaren sarreran dagoen harkaitzari zenbait bertute egozten zaizkio: inguruan bira batzuk ematen dituenak bikotekidea aurkitzeko aukera izaten omen du (kontrako noranzkoan joz gero, bikotea galtzea eskatzen dela esaten dute). Horretarako, limosna, oharrak dituzten paperak, koloretako orratzak eta abar ere uzten dira.
Gerturatu, eta eskatu zure desioa.
TOKI ALAI INTERPRETAZIO ZENTROA
Urkiolako mendatea
48211, URKIOLA.
Ordutegia
Neguan: 10: 30-14: 30 eta 15: 30-17: 30
Udan: 10: 00-14: 00 eta 16: 00-18: 00
Tel. 946 81 41 55
MUSEOAK
ESPERIENTZIAK
Erlezain egun batez
Abentura zuhaitzetan
Gorbeiako sagardoa
Artzain egun batez
Piknika gurpil gainean
Atxineta Baserriko bisita gidatua