


Antzasti museoa
Artaun
Emakumea eta eguneroko bizitza landa- eta hiri-etxeetan, Industria Iraultzan.
Hurbildu zaitez Dimako Artaun auzoko Antzasti museora eta bertan gure arbasoen bizimodu tradizionala ezagutuko dugu. Museora bisita esklusiboa eta arreta pertsonalizatua eskaintzen dizkizugu. Ibilbidearen amaieran, mokadu bat izango duzu bertako produktu onenekin.
Antzasti museo paregabea da, Bizkaiko bihotzean dago, Urkiola eta Gorbeia parke naturalen artean, eta balio antropologiko handia du. 360º-ko ibilbidean, Arratiako baserri baten (museoa hartzen duen eraikina, Dimako Artaun auzoan) eta hemeretzigarren mendeko Bilboko etxebizitza burges baten giroak aurkezten ditu, harmonia ederrean, materialen katalogo handi batekin.

OHAR GARRANTZITSUA: Antzasti Urkiolako Parke Naturalaren barruan dagoen naturagune babestu batean dago. Hori dela eta, mesedez, aparka itzazue ibilgailuak ermitaren aurrean dagoen aparkalekuan.
Nola iritsi
San Bizente Baseliza
MURGIA
Plaza Bea-Murgia
945 430 440
turismo@gorbeialdea.eus
OROZKO
Plaza Zubiaur
946 122 695
turismo@gorbeialdea.com









