Esperientzia Gastronomikoa
Dastatu gure plater eta produktu natural goxoak, esperientzia gastronomiko batean parte hartuz, eta geratu aho-zapore onarekin.
Gorbeiako garagardoa
Garagardoaren usain eta zapore naturalak arakatu, bizi eta berraurkituko dituzu. Artisau-lana da, eta kalitatezko lehengaiak ditu, hala nola Gorbeiako mendiguneko ura. Esperientzia didaktikoa da, sentsoriala, eta bertako zaporea du.
1. BISITA EZAZU BAIAS FABRIKA
Instalazioetara egingo duzun bisita gidatu honetan, garagardo mota ezberdinak dastatu eta lan-prozesua bertatik bertara ikusiko duzu.
2. GARAGARDOA PROBATU TAP ROOMEAN
Tabernaren beste kontzeptu bat: tap room-a. Garagardoa dastatu, probatu eta erosteko gune atsegina.
Bizi esperientzia paregabe bat, Gorbeiako garagardoa dastatuta.
BAIAS GARAGARDOTEGIA
Gorbeiako sagardotegia
Ezagutu sagardoa eta sagar zukua egiteko prozesua eta probatu sagardoa zuzenean upeletik. Txotx!
Bisitatu Iturrieta sagardotegia
Paseatu sagarrondoen artean, sagardoa egiteko prozesu osoa ikasteko, fruta-bilketatik hasita, eta egin bisita sagardotegiaren barrualdera, nola egiten den ezagutzeko. Amaitzeko, sagardoa eta zukua dastatuko duzu, txorizoarekin eta gaztarekin batera.
Sagardotegi garaian, urtarrilaren hasieratik maiatzaren erdialdera arte, dastaketa zuzenean barrikatik egiten da, "Txotx". Elaborazio-denboraldian, irailaren amaieratik azaroaren erdialdera arte, gainera, nola egiten den ikus dezakezu, “in situ”.
ITURRIETA SAGARDOTEGIA
10€/pax
Aramaio. (Araba)
Tel. 945 445 385
Email: info@iturrieta.eus
Web
* Gutxienez 6 pertsona.
* Aldez aurretik erreserba eginda.
G-astronomia
Gorbeia Central Park zerutik oso gertu dago. Horregatik, afari bat egitea proposatzen dizuegu, gastronomia-saio batekin batera.
AFARIA & IZARRAK
Esperientzia honetan, gastronomiak eta izarrek bat egiten dute zurekin beti joango den oroitzapen bat eskaintzeko. Euskal sukaldeetako zaporearen eta saio astronomiko baten arteko nahasketa dotorea.
Besteak beste, afaria argi-kutsadura txikiko leku batean, eta saio astronomikoa.
PIKNIK-A & IZARRAK
Proposamen honek ez dizu lo egiten utziko. Imajinatu gure parke naturaleko belardi berde batean etzanda, piknik batekin, izarrez eta planetaz betetako mantu baten azpian.
Piknik-a, saio astronomikoa eta kontakizun mistikoak biltzen ditu.
INGURU ABENTURA
PIKNIKA
25€/pax
Dima. (Bizkaia)
Tel.635 748 948
Email: info@inguruabentura.com
Web
* Gutxienez 8 pertsona.
* Aldez aurretik erreserba eginda.
Erlaxazio gastronomikoa
Erlaxatu gure bainuetxe batean. Deskonektatu eta gozatu ingurune paregabe batez eta ur terapeutikoez, eta amaitu pilak kargatuta, eskaintza gastronomiko paregabe batekin.
Terrazan, jangela pribatu batean edo jatetxean, data itzazu bertako gastronomiako platerak eta hartu indarrak gure bainuetxeetan.
BASIC AUKERA
Zirkuitu termala + Buffet-a
SUPREME AUKERA
Zirkuitu termala + Masajea + Buffet-a
AREATZAKO BAINUETXE HOTELA
Areatza (Bizkaia)
Tel. 946 572 705
Email: info@hotelbalnearioareatza.com
Web
* Gehienez 50 pertsona.
* Aldez aurretik erreserba eginda.
28€/pax
BASIC
44€/pax
SUPREME
Piknik-a gurpil gainean
Hartu bizikleta, zuhaitzez inguratutako piknik batez gozatzeko, mendietara begira, zure bikote, familia edo lagunekin.
Ezagutu Gorbeiako txoko sekretuak mendiko bizikleta batean edo aukeratu bizikleta elektriko bat.
Egin ezazu ibilaldi polit bat Otxandion, eta hurbil zaitez bertako edozein auzotara. Herri ikusgarri honetan barneratzeko modu berria.
Piknik bat prestatuko dizugu inguruko produktuekin, eta ibilbiderik onenak gomendatuko dizkizugu, zure taldearen arabera.
AXPE EBIKE
(Axpe estankoa - Otxandio)
Otxandio. (Bizkaia)
Tel. 945 45 00 66/625 70 20 19
Web
Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14:00 / 17:30 - 20:30.
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 8:30 - 14:00.
Prezioak (bizikleten alokairua)
-
3 ordu: 24 € 5 ordu: 40 €
-
Egun osoa: 50 € 2 egun: 75 €
Prezioak (piknik-a)
-
Txikia (pintxoa + freskagarria + txokolate barra): 4 €
-
Handia (bokata + freskagarria + fruta + txokolate barra): 7 €
* Bizikleta guztiek arrisku orotarako aseguru bat dute 100 € -ko frankiziarekin
AVENTURA
Da rienda suelta a tu espíritu aventurero eligiendo una de las actividades que te muestran Gorbeia desde otra perspectiva.
Picnic Kayak gainean
Sar zaitez zure kayakarekin urtegi batean eta egin arraun, mendiz inguratutako ingurune naturalaz gozatzen duzun bitartean. Hartu atseden ur ertzean, eta hartu arnasa piknik eder batez gozatzeko.
Uribarri Ganboa eta Urrunagako urtegiak, Euskadiko barnealdeko itsasotzat hartzen direnak, leku ezin hobea dira kayak egunaz gozatzeko.
Esperientziaren barruan sartzen dira kayakaren alokairua, jarraitu beharreko ibilbideen gomendioekin, hasi aurretik formazio saio bat, Idiazabal jatorri deiturako gazta pintxo bat, tortilla edo iberiko ogitarteko on bat (urdaiazpikoa, solomoa edo saltxitxoia) eta freskagarri bat.
ATXARMIN NEKAZALTURISMOA
Elosu (Urrunagako urtegia)
Tel. 945 455 087
* Gutxienez 2 pertsona.
* Aldez aurretik erreserba eginda.
* Egunak: Maiatzaren 1etik Irailaren 31ra
16€/pax
Artzain egun batez
Zatoz gure gaztandegi batera, eta gertutik ezagutu Gorbeian oraindik bizirik dagoen lanbide tradizional bat: artzaintza.
Gaztandegietan ardi "latxa" ikusiko duzu gertutik, Euskadiko arraza autoktonoa, eta artzain-txakurrek artaldeak mendian nola gidatzen dituzten ikasiko duzu.
Idiazabal Jatorri Izendapena duen gazta famatua egiteko prozesua ere ezagutuko duzu, dastatzeaz gain.
Jarduera honetan gaztandegira bisita egingo duzu, artaldearen zaintzari buruzko azalpenak jasoko dituzu eta artzain-txakurraren trebetasunak ere ezagutuko dituzu.
ATXETA GAZTETEGIA
Oleta, Aramaio. (Bizkaia)
Tel. 615 742 783
* Aldez aurretik erreserba eginda..
* Gutxienez 6 pertsona.
10€/pax
IRURI GAZTETEGIA
Legutio (Araba)
Tel. 661 536 325
Email:
Prezioak:
* 10 € / pertsona
* 12 urte arteko haurrak: 7 € / pertsona
* 0-3 urte bitarteko haurrak: doan
* Taldea 5 lagun baino gutxiagokoa bada, 50 € ordaindu beharko dituzte guztien artean.
* Aldez aurretik erreserba eginda.
10€/pax
Erlezaina egun batez
Murgildu erlezaintzaren mundu zoragarrian, milaka urteko ofizioa eta praktika, Gorbeian bizi-bizirik mantentzen dena.
Zatoz erlauntzaren barrualdera, erleen mundua sakon ezagutzera. Intsektu txiki horiek harritu egingo zaituzte haien antolamenduagatik, lanengatik, eztia ekoizteko moduagatik eta beste produktu batzuengatik. Azken batean, mundu harrigarri bat, oraindik deskubritzeke daukazuna.
Jarduera honetan, erlauntzetara eta eztia ateratzeko tailerrera bisita gidatua egingo duzu. Bertan, erleen erakusketa bat ikusiko duzu abarasketan, eta erleen mundua ezagutuko duzu, ezti dastaketa batekin batera.
ALDEKO EZTIA
Uribarri auzoa, Aramaio. (Arabiarra)
Tel. 603 469 968
Email: jm.aldeko@hotmail.es
Web
* Gutxienez 6 pertsona.
* Aldez aurretik erreserba eginda.
8€/pax
Golfa mendi artean
Golf-ak, Euskadin, paisaia berdea ezagutzeko aukera emateaz gain, bertako gastronomia bikainerako ateak zabaltzen dizkizu. Kirol-saio baten ondoren, gozatu gourmet menu batekin, gure golf-zelaietako batean, egun ahaztezin bati amaiera emateko.
Esperientziak barruan ditu: 18 zuloko ibilbide bat, eta gourmet menu bat, Gorbeia Parke Naturalaren ingurunean dagoen golf-zelaian bertan.
ZUIA GLOF CLUB
42€/pax
Altube, Zuia. (Araba)
Tel. 945 430 922
Email: zuiagolf@zuiagolf.com
Web
* Aldez aurretik erreserba eginda.
Te arratsaldea, jauregi batean
Gozatu beste esperientzia batez, 1640an eraikitako "Mi castillo de arena"-n.
Ezagutu te mota onenen sekretuak; tenperatura egokia, onura… giro historiko batean, gazteluko XVII. mendeko egongelan.
Barruan ditu: tearen mundurako sarrera, hiru klaseren dastaketa eta cupcake gozoak.
UNA VEZ EN LA VIDA
Zurbano, Arratzua-Ubarrundia. (Araba)
Tel. 696 208 067
Email: info@unavezenlavida.es
Web
* Gutxienez 10 pertsona.
* Aldez aurretik erreserba eginda.
60€/pax
Atxineta Baserria: Bisita gidatua
Ezagutu bertako arraza ederrak, eta bildu ahabiak Oletako (Aramaio) nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi txiki batean, bertako paisaiak duen edertasunagatik "euskal Suitza txikia" izenez ezagutzen denaren bihotzean.
2 edo 3 orduko txango honetan, Pirinioetako behiak eta ahuntz azpigorriak ezagutuko dituzu, ahabi-landareetara bidean. Bertan, nahi dituzun ahabi guztiak bildu ahal izango dituzu, pisatu eta ordaindu ondoren etxera eramateko.
Ahabiak baldintza egokietan landatzen dira, nekazaritza tradizionalaren jarraibideei jarraituz, eta horrek kalitate handiko fruituak ematen ditu, zapore eta propietatez gainezka.
Ahabiak jaso ondoren, oreinak oso hurbiletik ikustearen sentsazio harrigarria sentituko duzu, eta, amaitzeko, Atxinetako ahabien zuku eta marmelada probatuko duzu.
ATXINETA BASERRIA
Oleta, Aramaio (Araba)
Tel. 674 503 037
Web
https://www.arandanosatxineta.com/
.
* Uztaila eta abuztua. Astelehenetik igandera: goizez 10: 30ean eta arratsaldez 17: 30ean. Aldez aurretik erreserba eginda.
* Prezioa: 8 euro / kiloa
10€/kg
Baserritar egun batez
Ezagutu Kaiku markako litro bat esne jasangarri lortzeko sekretu guztiak.
Kaikuk kalitate oneneko esne jasangarria eskaintzen digu, hasieratik amaierara, behien eta ingurumenaren zaintzatik hasi eta zure mahaira iristeko teknologia eta logistikaraino.
Baserriko ibilbide ludiko eta hezitzaile baten ondoren, non Kaikuko abeltzain familiek egiten duten lan garrantzitsua ikasiko duzun, probatu markaren produktu gozoak.
KAIKU BASERRIA
Oiardo, Urkabustaiz (Araba)
Tel. 646 195 668
Email: erreserbak@kaikubaserria.eus
*Egunero
*Iraupena: 2 ordu
*Bisita euskaraz edo gazteleraz
*Ibilbidea eta instalazioak mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude.
ERRSERBATU
6€/pax