top of page

On egin! 

Ezagutu Gorbeiako tokiko gastronomia, gure jatetxeek ekitaldirako prestatu dituzten menu berezien eta sasoiko menuen bidez. Euskal lurraren, tradizioaren eta sukaldaritzaren produktua ingurune paregabe batean.

Nola erreserbatu zure menu berezia?

Gorbeia Experienceko gastronomiaz gozatzeko eta jarduera anitzeko deskontua ziurtatzeko, jarraitu bi urrats erraz hauei:

  1. Egin erreserba gure webgunean: Sakatu orri honetako erreserba-botoia eta bete prozesua. Horrela, sistemak zure partaidetza erregistratuko du, eta deskontua aplikatu ahal izango dizugu jarduera batean baino gehiagotan izena ematen baduzu.

  2. Jarri harremanetan jatetxearekin: Deitu zuzenean aukeratutako establezimendura zure mahaia baieztatzeko eta zure menuaren xehetasunak zehazteko.

Marisquería Ipar Itxaso Urrunaga

Ipar Itxasoko esperientzia gastronomikoa hasteko, kartako sarrerak aukeratzen dira (urdaiazpiko iberikoa, zipriztina, itsaski-zopa, etxeko kroketak, buztanak, txopitoak, vieira gratinatua, txangurroa labean, arrain-budina edo zapo-entsaladilla eta otarrainxkak). Plater nagusi gisa, honako hauek aukera daitezke: arrozak (karabineroekin edo abakando-saldarekin), arrainak eta txingarretan egindako haragiak (zapoa, bisigua, erreboiloa, txuletoia edo azpizuna Galizian), edo zuzenean itsaski freskoa edo bizia (barraskiloak, lanpernak, nekorak, zekalea, idia, zanburiñak, ganbak, otarrainxkak, zigalak, txirlak, jumboak, karabineroak, abakandoa, otarraintxoak edo ostrak).
Platerak unean bertan prestatzen dira, autozerbitzu gidatuaren sisteman abisu elektroniko bat jaso ondoren. Amaitzeko, etxeko gozogintzako erakustokira sartzen da, askotariko tartekin, tiramisuarekin, gatzatuarekin, flanarekin, arroz-esnearekin edo artisau izozkiekin.

Erreserbaren baldintzak

Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea

Erabilgarritasuna

Eukieraren arabera

Menuaren prezioa

Pisuaren eta kartaren arabera (Batez besteko prezioa gitxi gorabehera. 40 €- 60 €)

La Casa del Patrón

Dastatzeko menua erdikaldeko hiru atalez osotutako aukera bategaz hasten da: kumato tomate entsalada zuritua Santoñako antxoekin, Idiazabalgo txirbilekin eta kipula prijiduagaz; atun gorriko tartarra ahuakatearekin eta alga nori kurruskariagaz; eta alkatxofa prijiduak Leongo zekina carpaccio eta Parmigianoko txirbilen gainean. Plater nagusi gisa, plantxan egindako txipiroi freskoak okin gainean, iberikoaren masailak saltsan eta onddo-aparrean, edo behi helduaren txuletaren lingotea hauta daitekez. Postrerako, gaztai-tarta ahabi kuliekin, jogurt izozkiarekin eta frutu gorriekin serbiduten da, Arabako Errioxa JDko Zuazo Gaston Crianza ardaoarekin, Km0 urarekin eta ore amako ogiagaz batera.

Erreserbaren baldintzak

48 ordu lehenago

Erabilgarritasuna

5 mahai

Menuaren prezioa

44€

Iturrieta sagardaotegia

Sagardaotegiko menua sagardaotegiko txorizoagaz hasten da, ondoren makailao nahaskia eta makailao prijidua piper berdakaz eta kipula prijiduagaz. Plater nagusi gisa, parrillan egindako txuletoi mamintsu bat serbiduten da. Postreak etxeko postreen aukeraketa bat dau, Idiazabal gazta, irasagarra eta intxaurgaz batera, hori guztia Iturrieta sagardao ekologikoagaz uztartuta, 'Txotx' modalitatean.

Erreserbaren baldintzak

48 ordu lehenago

Erabilgarritasuna

6 mahai

Menuaren prezioa

45€

Atabaka

Menua hainbat elaboraziok osatzen dute: Maeztuko odolki burdinola, bertako behien txuleta gyoza eta Atabaka patata klasikoa. Ondoren, mountain rolla zerbitzatzen da: patata-brioche bat, orkatzez betea eta sasoiko ozpinetakoak, eta, ondoren, masail-erruloa, Idiazabalgo ñokiekin. Amaitzeko, Etxebarriako briochearekin egindako torrija bat dago, bi laguneko ardo botila batekin lagunduta.

Erreserbaren baldintzak

Irailaren 15era arte

Erabilgarritasuna

30 mahaikide

Menuaren prezioa

50 €(edaria aparte)

Tap Room Baias

Baias jatetxeko menua, 35 euroko prezioagaz, ikastetxera sartzen diran hiru lagunen aukeraketa bategaz hasten da, ahoa edegiteko. Plater nagusi gisa, etxeko proposamenen artean aukera daiteke, eta postrean etxean egindako jaki bat serbiduten da. Esperientzia osotzeko, artisautzako hiru garagardao dastatu dabez, ogia eta uragaz batera.

Erreserbaren baldintzak

Barikua 2 eta zapatua 3

Erabilgarritasuna

10 pax

Menuaren prezioa

35 €

Bentazar jatetxea

Gorbeia Experience menu berezia partekatzeko mokau bategaz hasten da: Bentazar entsalada (letxuga, Gorbeiako gazta, intxaurrak, sagarra eta etxeko irasagarra), sasoiko onddo nahaskia eta odolostea pikilloekin. Bigarren plater gisa, txipiroiak plantxan, makailaoa labean, makailaoa pikillo-saltsa pistoarekin, erdikotea goarnizinoarekin, buztana ardao baltzarekin, ahate-azpizuna sagar-pureagaz, ministro-eskutxoak Bizkaiko saltsan, eta beste aukera batzuk plantxan egindako behi-azpizuna (+8 €) edo txingarretan egindako txuletoia (gitxienez 2 persona, +12 €personako). Postrean, etxeko espezialidadeen artean aukera daiteke, halan zelan Idiazabal gaztai-tarta, goxua, Gorbeiako eztiagaz mamindua, brioche torrija, txokolate zurizko zopa izozkiagaz, izozkiak edo trufak, ogia eta ura barne.

Erreserbaren baldintzak

Azken eguna irailaren 15a da. Urriko ASTEBURUAN BAKARRIK DAGO ESKURAGARRI (irailean San Migel Jaiek itxita).

Erabilgarritasuna

15-20 mahaikide

Menuaren prezioa

35,00 €pertsonako (BEZa barne, gutxienez 2 pertsona)

Gure bulegoak

  • Whatsapp

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 430 440 
turismo@gorbeialdea.eus

  • Whatsapp

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 122 695 
turismo@gorbeialdea.com 
 

  • Whatsapp

OTXANDIO

Plaza Nagusia z/g
648 265 246
turismo@otxandio.eus

(Udan bakarrik irekita)

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
bottom of page