top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

DIMA JENTILAK
BISITA AUDIOGIDATUA 4: JENTILZUBI

Jentilzubi
00:00 / 01:43

Ipuin eta sineskera asko dagoz Jentilzubiri buruz. Antxinako sineste batek diñoanez, ingurumari honetan bizi ei ziran jentilak, euren babesgune nagusia horko goiko leizea zala. Haitzulotik behera mendiaren alde biak banatzen ebazan erreka bat etorren zu zagozan lekutik, orain lurrazpitik datorrena. Jentilak mendiaren alde bietan ibiltzen ziranez, alde batetik bestera pasetako, hatxezko edo harrizko zubi bat egin behar zala ebatzi eben, urak indar handia ekartzen ebanean, beherantza eroateko arriskutik askatzeko. Hatxezko zubiari oinarriak ipini eutsiezan mendiaren bi aldeetan, uraren indarrak ez egian bota. 

Zubiaren itxura hartzean, dana ondo joian eta behar gogor eginez, gustura ebizan, egiten ibili ziran beharragaz, arazoa behin betiko konpontako gogoz. Baña halako baten Indusiko elexako kanpaiak entzun ebezan eta bildurtuta arineketan sartu ziran haitzulo barrura, zubi-beharra bertan itxita. Badakizue jentilak kristiñauen soinua entzun ezkero bildurtu egiten zirala! Ba hemen be bardin pasau zan: kanpaiak entzunez batera, bildurra sartu jakien gorputzean eta euren haitzuloetara sartu ziran, ilunetara. Kondairak diño ez dirala harrezkero urten kobatik eta oraindiño barruan dagozala. Eta halan, zubia guztiz amaitu barik lotu zan. 

Eta hala bazan, sartu dadila kalabazan eta agertu daitela Dimako plazan

Esperientziak

CUIDADO_NATURAL_EXPERIENCIAS.jpg

Top 10

ITZINA_2.jpg
bottom of page