
OROIMENAREN HORMA-IRUDIAK
ARROIABE
Arroiabeko bolatokian bi konposizio daude: bata kanpoaldekoa, bola-jokoaren irudi bat islatzen duena, eta bestea barrualdekoa, landa-paisaia bat erakusten duena. Bertan, bi idi nabarmentzen diren lurra goldatuz.
BOLA-JOKOA
Bola-jokoa, tradizioz, Arabako jendearen dibertimendu nagusietako bat izan da. XV. eta XVI. mendeetan jada egiten zela frogatzen duten dokumentu-ebidentziak daude. Jokoa XVII. mendean finkatu zen eta probintzia osora zabaldu zen XIX. eta XX. mendeetan. Bolatokietan apustu gogorrak egiten ziren, batez ere merkatu egunetan, eta batzuetan salmentan lortutako dirua edo abelburu erosi berriak ere jokoan jartzen ziren. Kirol hau oraindik ere egiten da, nahiz eta urteen poderioz hainbat jarraitzaile galdu duen.
LURRA IDIEKIN GOLDATU
XX. mendearen erdialdera arte, lurra goldatzen zuten animaliak zelaietan ikustea ohikoa zen. Gaur egun, animalia horien ordez nekazaritzako makineria modernoa ikus dezakegu.
Soroa, erein aurretik goldatu behar da, zuloak irekiz, lurra mugituz eta belar txarrak kenduz. Horrela, oxigenoa eta ura errazago sartzen dira lurrean.


