
OROIMENAREN HORMA-IRUDIAK
DURANA

Horma-irudiak laiak eskuetan dituzten bi baserritarren irudia erakusten du. Atzealdean, Durana herria eta bere harrizko zubia agertzen dira.
LAIAK
Laia zurezko kirtenez egindako burdinazko lanabes bat da, "h" letra gogorarazten diguna. Lurra mugitu eta lantzeko erabiltzen zen, eta Euskal Herrikoa da jatorriz.
Laiak goldearekin batera bizi izan dira XX. mendearen erdialdera arte, nekazaritzako tresna motorizatuek baztertu zituzten arte. Bere puntek eta asimetriak, gorputzaren pisua erabiltzea ahalbidetzen zutenak, lur trinko, buztintsu edo harritsuetako lanetarako tresna ezin hobea bihurtzen zuten. Goldearen aldean, animalien mende ez zegoenez, tresna merkeagoa zen, goldeak egiten zuena bezain lan eraginkorra egin zitekeela kontuan hartuta. Batzuetan, goldeak sartzeko zailak diren eremuetan ere erabiltzen ziren.
DURANAKO ZUBIA
Zadorra ibaiaren gainean Duranan zubi bat dagoela dioen idatzizko lehen aipamena XVI. mendekoa bada ere, egungo zubia XIX. mendearen hasieran eraiki zen. Ondare-balio handia izategatik, Zadorra ibaiaren arroko Zubien monumentu-multzoaren barruan babestuta dago.


