top of page

OROIMENAREN HORMA-IRUDIAK
LANGARA-GANBOA

Nanclares.jpg
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon
Nanclares_EUOroimenaren Horma-irudiak
00:00 / 01:44

Langara-Ganboako muraletan hainbat hegazti migratzaile ikus ditzakegu urtegiaren gainetik hegan.

URIBARRI GANBOAKO URTEGIA

Egungo urtegia existitu aurretik, Zadorra ibaiak Ganboako Haran zaharra zeharkatzen zuen ekialdetik mendebaldera, meandro batzuk deskribatuz. Meandro horien ertz emankorretan nekazaritzarako, abeltzaintzarako eta inguruko basoen aprobetxamendurako hainbat herri zeuden.

1948an, Araban eta Bizkaian gaur egun giza kontsumorako ur-erreserba nagusia den urtegi honetako lanak hasi ziren. Orduan, lurrak desjabetu egin zituzten eta bertako biztanleek beste leku batzuetara emigratu behar izan zuten. Batzuk, konpentsaziorik ere ez zuten jaso. Urtegiko uren azpian geratu ziren laborantza-lurrak, eraikinak eta herri-ondasunak eta ondarearen zati handi bat: elizak, kontzeju-etxeak, eskolak, ermitak, errotak, garbitegiak, bolatokiak, zubiak, gurutzeak, hilerriak... Baina, batez ere, familia askoren sustraiak eta bizimodua.

HEGAZTI MIGRATZAILEAK

Uretako ekosistemak, nahiz eta gizakiak sortuak izan, Uribarri Ganboaren kasuan bezala, funtsezkoak dira hegazti migratzaileen biziraupenerako, elikatzeko, atseden hartzeko eta beren bidaia luzeetan errekuperatzeko leku bat ematen baitie. Muraleetan zikoina zuriak eta lertxun erreala irudikatuta daude, horiek baitira ur hauek bisitatzen dituzten espezie ugarien artean ikusteko errazenetako batzuk, duten tamainagatik eta presentziagatik.

Ibilbideak

ruta_Gobeia_Oeste_coche.jpg
visitas-guiadas-gorbeia-castillos.jpg
bottom of page