top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Ibilbideak kotxez

ITZINA_GORBEIA.jpg

Gorbeia Mendebaldea 

“Gorbeia Mendebaldea” ibilbideak Gorbeiarik oparoenean sartuko zaitu. Bertan, Itzinakoa bezalako kareharrizko horma irisgaitzek babestutako biotopoak daude ezkutuan, edo baita Goiurikoa bezalako ur-jauziak ere, 100 metro baino gehiagokoak, aho-zabalik utziko zaituztenak.

5.jpg

Orozko

Bisitatu Orozkoko ondare historikoa. Bertako herri-ibilbideetan zehar ibiliz edo natura-ondarean barrena sartuz gozatu ahal izango duzu.

Mariren Eskuaren jokoarekin Orozkoren historia ezagutuko duzu modu dibertigarrian kuadrillarekin edo familiarekin, proposatzen dizkizun proba guztiak gaindituz. Hurbildu turismo-bulegora eta azalduko dizute jokoa nola deskargatu zure mugikorrean.

Cascada de Goiuri.jpg

Goiuriko ur-jauzia​

100 metrotik gorako ur-jauzia, ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituena Altubeko pagadirantz eta Gorbeiako mendigunerantz. Ur-jauziari erreparatzeko, begiratoki bat dago, A-2521 errepidearen eskuinera ateratzen den bide batetik iristen dena, Izarratik edo Gasteiztik Goiurira iritsi baino lehen.

Museo_miel_gorbeia2.jpg

Murgia

Bisita gidatua edo librea Murgiako herrian eta bertako leku interesgarrienetan zehar, hala nola Bea-Murgia Etxean edo Oinaztarren Gurutzean. Amaitzeko, Eztiaren Museoa dagoen Oregi Etxean, erlezaintzaren mundu zoragarria ezagutuko dugu eta Gorbeia inguruan egindako eztia non eta nola ekoizten den ikusiko dugu.

95 Amanecer en las Peñas de Oro, Zuia 2ª 2017_edited.jpg

Oroko Santutegia​

Zuiako haitzik ospetsuenetan dago, eta zerbait magikoa izan behar du Orok, jada Burdin Aroan gizakia mendi horretan bizi zedin. Bisitariak magiak bere lekuan jarraitzen duela egiaztatuko du, leku gutxi baitaude hain bista pribilegiatuekin.

Parketxea-Sarria.jpg

Sarriako parketxea, Interpretazio zentroa​

Sarrian dago Arabako isurialdeko Parkearen Harrera eta Interpretazio Zentroa, eta bertan Gorbeiako Parke Naturalak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa eskaintzen da. Aparkaleku handia du eta aisialdirako gunea ere bai, mahai eta barbakoekin. Hemendik abiatu eta paseoak eman daitezke parkean zehar.

Esperientziak

CUIDADO_NATURAL_EXPERIENCIAS.jpg

Top 10

ITZINA_2.jpg
bottom of page