top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Bisitak eta Street Escapeak

Street Escapes - Enaxi Eventos.jpeg

INFORMAZIOA

Elkargunea: Ostuñoko aparkalekua (Izarra, Urkabustaiz).

Iraupena: 1,5 ordu.

Prezioa: 15 €

Ordutegia: 3 jardueretako edozein eskaintzen da egunero ordutegi etenarekin, lehen pasea 10:00etan eta azkena 20:00etan. Erreserba aldez aurretik egin behar da.

Gutxieneko taldea 5 lagunekoa da, eta jarduera euskaraz edo gaztelaniaz egin daiteke.

Erreserbak hemen: 611 551 880

kairus@kairuseventos.com

Erreserba egiteko, honako hauek adierazi beharko dira: egin nahi den jardueraren izena, eguna eta ordua, parte-hartzaileen kopurua eta harremanetarako telefonoa.

Izarra Street Escape 
Familia

Mekanika eta girotzea partekatzen ditu "Izarra Street Escape: madarikazioa apurtu" jarduerarekin, baina familiei zuzenduta dago, eta adingabeek helduekin batera egin dezakete.

 

Helduei zuzenduta dauden eta euskal mitologiarekin lotura duten alderdiak ezabatu, eta proben zailtasuna egokitu da, helduentzako eta txikientzako erronka izan dadin. Gainera, iraupena eta ibilbidea laburragoak dira, txikienei luzea egin ez dakien eta ibilbidea seguruagoa izan dadin.

 

Jarduera hau 5-10 parte-hartzaileko taldeentzat dago prestatuta. Talde horietan, adingabeen adina 8-14 urtekoa da, eta gutxienez heldu batek lagunduta joan behar dute beti.

Esperientziak

CUIDADO_NATURAL_EXPERIENCIAS.jpg

Top 10

ITZINA_2.jpg
bottom of page