top of page

Petralandako Ibilbide Mitologikoa
PETRALANDA. Akelarre lekua

  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon
Petralanda_eu
00:00 / 02:05

Hau da Petralanda. Hemen ospatzen ei ziran, leiendei kasu eginez, Akelarreak. Hemen be bai, Zugarramurdi eta Euskal Herriko beste leku batzuetan legez.

 

Hor beheko etxe hori Petralanda baserria da eta horrek emoten deutso izena inguruari. Baserriaren osteko hatx hori Urrikoatxa da. Urrikoatxaren ezkerretara Baltzolako kobak dagoz, hemendik ikusten ez badira be. Eta norabide horretan Saibigain-en ostean Anboto, Mariren bizilekua,  kokatzen da. Handik honako bidean ikusten ei ebezan sorginak hegaz Akelarrerako bidean. Baina ez joan lekukotzaren bila. Ez dago. Jentearen imaginarioan gorde da, besterik ez, leienda huts bihurtu dira. Caro Barojari kasu eginez, litekeena da Akelarreak egon izana, mota desberdinetako goseek asetzeko gogoagaz edo sekretuzko gogoak betetzeko grinagaz. Honezkero, adituak diñoenez, garbi dago boteretsuek akelarreak erabili izan ebezala euren aurkako jendea (batez be andrazkoak) lurretik desagerrarazteko. 

 

Hori holan izanda, gure zeregina gureganaino heldu diren leiendaok bizirik eukitea da; holan, orduko gizartearen azalpen ulergarri bati bidea emongo deutsagu. Akelarrea Euskal Herriaren historian zehar sinbolo garrantzitsua bilakatu da, sinbolo gorena esango dogu, errepresio soziala ederto baino hobeto islatzen dauelako.

​

Zelan bizirik eutsi leienda honeik? Ba errekreatzea da bide bat. Modu ludiko baten leiendak irudikatzen daben jaia, uju eta ajaka ospatzea, leienda horreik berak transmitidu deuskuezan irudi eta jantziak erreproduziduz.

Ibilbideak

ruta_Gobeia_Oeste_coche.jpg
visitas-guiadas-gorbeia-castillos.jpg
bottom of page