
Bisitak eta Street Eskapeak

PETRALANDAKO IBILBIDE MITOLOGIKOA
BISITA AUDIOGIDATUA
Dima ez da mitologian aberatsa kasualitatez: natura ikusgarriak, aintzinako sinesmenak, ahozko tradizio biziak eta ondare hori jaso eben ikertzaileak batera egin dabe Bizkaiko herri mitologiko garrantzitsuenetako bat.
Aintzina horrelako leku ikusgarriak misterioz beterik ikusten ziran eta naturaren indarrak azaltzeko kondairak sortzen ziran. Kristautasuna hedatu aurretik, mendiak, kobak eta iturburuak leku sakratutzat hartzen ziran. Sinesmen horreetako askok bizirik iraun eben kondaira moduan, eta gero euskal mitologiaren parte bihurtu ziran. Horregatik dagoz bertan, besteak beste, Baltzolako kobak, Jentilzubi eta Petralandako leku esanguratsuenetako ipuin eta leiendak.
Ibilbide mitologiko honetan PETRALANDAra joan etorria egingo dogu. Petralanda akelarreen erreferentzia leku garrantzitsua dogu Bizkaiko eta Euskal Herriko mitologian. Bide batez, esan Dima herrian bertan Baltzola eta Indusi auzoak lotzen dituen beste ibilbide mitologiko bat be badagoela.
Baina zentratu gaitezen Petralandakoan. Ibilbidean zehar 3 mugarri izango dituzu: Bentatxuri, San Ignazio ermitea eta Petralanda bera. Erreferentzi historikoak eta motologikoak bildu eta eskainiko deutsuguz zure gozamenerako:
-
BENTATXURI. Taberna eta janari-denda
-
AROZTEGIETA. Ermita eta bolatokia
-
PETRALANDA. Akelarre lekua


