top of page

Petralandako Ibilbide Mitologikoa
BENTATXURI. Taberna eta janari-denda

Banner Bentatxuri.jpg
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon
Bentatxuri_eu
00:00 / 02:39

Dimako elizatearen XIV eta XIX. gizaldien arteko ekonomia ereduak basoak izan ebazan ardatz. Herri-basoez gainera, elizatearentzako beste sarrera-iturri bat bere jabetzako etxeak, jagokozan lursailakaz, errentariak bizi eta lantzen ebezanak, emoten eutsien errentak ziran. Horrein artean aipatzekoak dira, besteak beste, Bentatxuriko biak, taberna eta janari-denda funtzioa eukienak. Bentatxuri puntu estrategikoa izan da Bizkaia eta mesetaren arteko igarobide edo ate legez. Ibilbide horretan biderdiko geldileku edo ostatu, “benta”, funtzioa bete izan dau historian zehar. Baina 1808 eta 1816 urte artean, Dimako elizateak hiru etxe “propioak” saldu behar izan ebazan (Iduria, Bentatxurigoikoa eta Bentatxuribekoa), eta beste hamar baso guztira, frantsesen aurkako gerran bi aldeetako tropai egindako hornidurak sortutako gastuai aurre egin ahal izateko.

 

Bizkaiko Aldundiak XX. gizaldiko bigarren hamarkadan auzo eskolak sortzeko egindako proposamena baliatuz, hiru zabalduko dira Dimako herrian: Obakoa (1921), Indusikoa (1923) eta Artaungoa (1927). Herriak orubea eskaini behar eban eta auzotarrak eraikuntzan lagundu. Indusikoaren kasuan, auzotarrak Aroztegietakoakaz batera proiektu komun bat aurrera eroateko asmoa udalari aurkeztu eta, honek, auzo eskola eraikitzeko lur egokia doan lagatzea onartuko dau, horretarako elizatearen jabetzako Bentatxuriko tabernak lehenago hartzen eban lur komunala proposatuz lehen unean. Baina, Bizkaiko Aldundiari leku aproposagoa iruditzen jakola eta, azkenean, 1923ko urrilehenengoan, Indusiko auzo eskola martxan jarriko da, San Frantzisko ermitaren inguruan, elizateak itxitako lursailean. Horren aurrean, Aroztegietakoak beste eskola bat eskatu eben eurentzak, hasieran Indusi auzokoagaz proiektu komuna partekatu baeben be. Eskola hau ez zan sekula eraiki. Indusikoa, ostera, 1923 eta 1978 urte tartean egon zan zabalik.

Ibilbideak

ruta_Gobeia_Oeste_coche.jpg
visitas-guiadas-gorbeia-castillos.jpg
bottom of page