top of page

AUPA MAURIZIA IBILBIDEA
EGIA. Jaiotetxea eta lehen urratsak panderoarekin

Egia_eu
00:00 / 01:22
«Ni Maurizia Aldeiturriaga naz, Zeberion jaioa, Egien jaioa, 1904en jaioa, urrien 22en jaioa...da 12 urtegaz hasi nintzen pandero joten…»
Txikitatik ikasi zuen Maurizia panderoa jotzen, bere jaiotetxean Zeberioko Egia auzoko amaren baserrian.
Bazuen nondik ikasi. Aitak, neba nagusiak eta osaba Kalistok, amaren nebak ere, panderoa jotzen zuten eta etxean askotan entzun eta ikusi zituen.
«Neuk ikasi neuen bakarrik, dakiten hori, neuk ikasi neuen»
12 urterekin hasi zen plazarik plaza Joakin Gotirekin. Beranduago Jose Errotaetxe, Juan Txapel eta Jose Bakarrekin ere joko zuen.
bottom of page


