
Bisitak eta Street Eskapeak

AUPA MAURIZIA! IBILBIDEA
BISITA AUDIOGIDATUA
Maurizia Aldeiturriaga Zabala. Izena eta izana.
Artea eta Zeberio artean, Gorbeiaren itzalpean, oraindik dirau Maurizia Aldeiturriagaren izena eta izana. Bere panderoa eta ahots berezia musika herrikoiaren transmisioan ikur bilakatu ziren, belaunaldi berrientzako eredu bihurtuz.
Euskal kulturan garrantzi handia izan duen emakume honen bizitzaren mugarriak ezagutzera gonbidatzen zaitugu:
Zeberion panderoarekin emandako lehen urratsak, Arteara ezkontza, gerrako erbestea eta, batez ere, bere indarra eta tradizioari eusteko izan zuen kemena.
Maurizia hazten ikusi zuten herri eta plazak ezagutu ahalko dituzu euskal folklorean erreferentea izan den emakume honen historiatik abiatuz. Entzun ezazu zuhaitzen hosto artetik iraganetik heltzen zaigun bere koplen oihartzuna eta murgildu zaitez berari eta bere modukoei esker inoiz baino biziago dagoen tradizioan.
Zubialdetik (Zeberio) zein Ailarak-Musiktopatik (Artea) abiatuta, hauek dira ibilbidearen mugarriak:
-
EGIA. Jaiotetxea eta lehen urratsak panderoarekin
-
ERMITABARRI. Benantzio ezagutu eta ezkontza
-
LEITOKI. Transmisioaren ibilbidea
-
SARASOLA. Gerratik ihesi
-
SANTAMAÑE. Erromeriak
-
ELEXABEITIA. Bizilekua eta Aupa Maurizia!


