top of page

AUPA MAURIZIA IBILBIDEA
SANTAMAÑE. Erromeriak

Santamañe_eu
00:00 / 01:02
Santamañeko bazter ederrera iraganeko trikitixa, pandero eta albokaren oihartzuna heltzen da Elexabeititik. Hamaikatxo erromeria egiten ziren antzina halako auzo eta inguruetan eta horietan ibiliko zen gure Maurizia, panderoa jo eta koplak kantatzen.
Urkiolako San Antonioak, Dimako San Pedroak, Durangoko San Faustoak, Zornotzako Karmenak, Laudioko Santa Luzia… Horietan guztietan eta gehiagotan ibiltzen zen Maurizia.
«Uda inguruan jai askotara joaten zan eta batzuetan joaten zan jai batera baino gehiagotara, egun berean hiru tokitan egondakoa izan zen amama»

Soinutresnak Euskal Herri Musikan. Soinuenea Fundazioa (1985-2010)
bottom of page


