
AUPA MAURIZIA IBILBIDEA
ERMITABARRI. Benantzio ezagutu eta ezkontza

Hamazazpi urterekin ezagutu zuen Mauriziak Benantzio Bernaola, Sanantonio batzuetan, Zeberion. Soinua jotzeko zuen modu bizia gustatu zitzaion eta aurrerantzean berarekin jotzeko eskatu zion. Hala hasiko zen bikotea, batak panderoa eta besteak soinua plazak animatzen.
Harremana sendotuz joan zen eta 1927.urtean bikotea ezkondu egin zen Ermitabarrin. Mauriziak kantatutako kopla umoretsu hau dugu horren lekuko:
«A rastras tengo que ir en busca de un arratiano. Todos los de Zeberio no valen medio cigarro. Aide! »
Arteako Elexabeitia auzoko baserrira joan zen bikotea bizitzera, San Migel eliza ederraren albora. Han grabatu zituzten suediar batzuek “Bonde i Baskerland” dokumentalerako irudi eder hauek.

Bonde i Baskerland. Nekazaria Euskaldunen Herrian: Pirinioetako pelikula bat Dan Grenholmen eta Lennart Olsonen eskutik. (1963)


