top of page

AUPA MAURIZIA IBILBIDEA
LEITOKI. Transmisioaren ibilbidea

LEITOKI.jpg
Leitoki_eu
00:00 / 01:14
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Leitokiko errekatxora iraganeko kondairen oihartzuna heltzen da.  Lamiak han bizi ziren garaikoa. Ahozko transmisiorik ezean, galdu egingo ziren gure hizkuntza, ohiturak, kantuak, kopla zaharrak eta kondairak. Belaunaldiz belaunaldi transmititu izan da euskal kultura etxeko sutondoan eta horri esker gaur egun bizirik dirau. Mauriziak ere gure herriko tradizioari gogor heldu zion eta lan bikaina egin zuen honen transmisioan. 

«Iturri zaharretik, ur berria»

Bere indar eta kemenagatik eredu bihurtu zen osteko musikari, ikerlari, idazle eta euskaltzale askorentzako: Fermin Muguruza, Kepa Junkera, Ruper Ordorika… Eta eredu baita emakumeontzako.

«Emakume iraultzailea bazan bera, baina ez eban pentsatzen bera iraultza egiten zebilenik… Baina emakumea plaza erdian, eta ez etxe barruan…»

Bere ahots eta koplak euskal rock kantutegian jasota geratuko ziren Kortaturen eskutik.  Hona hemen euskal ohitura zahar eta berrien fusioaren adibide bikaina: 

Ibilbideak

ruta_Gobeia_Oeste_coche.jpg
visitas-guiadas-gorbeia-castillos.jpg
bottom of page