top of page

OROIMENAREN HORMA-IRUDIAK
BETOLATZA

Betolaza.jpg
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon
Betolaza_EUOroimenaren Horma-irudiak
00:00 / 01:43

Betolatzako horma-irudiak errota hidrauliko baten funtzionamendua irudikatzen du. Gainera, Garbiñe Díaz de Mendibil leiho batetik guri begira dago.

ERROTA

Antzinatik zerealak eho behar izaten ziren ogia egiteko beharrezkoa zen irina lortzeko. Helburu horrekin, eta nekazal munduan ezinbestekoak diren etxeko animalientzako pentsuak prestatzearekin batera, erroten erabilera orokortu egin zen Erdi Arotik aurrera. Betolatzan, horma-irudia duen eraikin txiki honetan, errota bat egon zen, baina ez zen errota hidraulikoa izan, elektrikoa baizik.

AZKEN EUSKALDUN ZAHARRA BETOLATZAN

Muralean agertzen den pertsona Garbiñe Diaz de Mendibil da, 2025ean hil zena. Betolatzako Kontzejuko azken euskaldun zaharra izateagatik izan zen ezaguna. Legutioko Nafarrate herrian jaioa, Betolatzara etorri zen bizitzera Urrunagako urtegia eraikitzean ur azpian geratu zen baserria utzi behar izan zutenean. Betolatzan, Garbiñe izan zen euskara ama hizkuntza bezala bizirik mantentzen azkena, baina garai batean, herrixka txiki hau, erabat euskalduna izan zen. Izan ere, Louis-Lucien Bonapartek, frantziar enperadorearen ilobak, 1866an euskararen mugaketa eta euskalkien banaketa mapa ospetsua egin zuenean, Betolatza eremu euskaldun gisa agertzen zen, ia eremu ez-euskaldunaren mugan. Hemendik aurrera belaunaldi berriak izango dira Garbiñeren lekukoa hartu eta Betolatzan euskaraz hitz egingo dutenak.

Ibilbideak

ruta_Gobeia_Oeste_coche.jpg
visitas-guiadas-gorbeia-castillos.jpg
bottom of page