• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

AVISO LEGAL - COOKIES

Gorbeia Euskadi​

Baldintza hauek www.gorbeiaeuskadi.com (“Webgunea”) webgunerako sarbidea eta erabilera arautzen dituzte. Webgunearen ustiapenaren arduraduna Gorbeialdeko Kuadrilla, P-0100389-F IFZ duena,  telefonoa: 945 430 440 eta kontakturako helbide elektronikoa: turismo@gorbeialdea.eus eta Gorbeialdea Landa Garapen Elkartea G-48409585 IFZ duena,  telefonoa: 946 122 695 eta kontakturako helbide elektronikoa:  turismo@gorbeialdea.com. Aurrerantzean Gorbeia Euskadi.

Segurtasuna

Erabiltzaileak hitz emango du, webgunea erabiltzen duenean, ez duela Gorbeia Euskadiren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen ekintzarik gauzatuko, edo webgunea kalte, erabiltezin utz edo gainkarga dezakeenik, ez eta webgunea behar bezala erabiltzea edozein modutan eragotz dezakeenik ere.

Gorbeia Euskadik egoki jo dituen segurtasun-neurriak hartu ditu birusak detektatzeko. Halere, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneten sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak. Hortaz, Gorbeia Euskadik ezin du bermatu erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo sistema horietan dituen dokumentu elektriko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birus edo osagai kaltegarririk izango ez denik.

Jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak

Erabilera-baldintza hauen bidez ez da lagatzen webgunearen edo webgunea osatzen duten edozein elementuren jabetza intelektual edo industrialaren eskubiderik. Era berean, erabiltzaileak ezingo ditu horiek erreproduzitu, eraldatu, banatu, publikoki jakinarazi, eskura jarri, atera, berrerabili, birbidali edo edozein modutan erabili, edozein bide edo prozeduraren bidez, legez baimenduta dagoenean edo Gorbeia Euskadik berariazko baimen idatzia ematen duenean izan ezik.

Erabiltzaileak ez du webgune honetan eskaintzen den edukirik lortuko, ez eta lortzen saiatuko ere, kasuan kasu eskura jarritako edo helburu horietarako adierazitako bide edo prozedura ezberdinez baliatzen bada. Erabiltzaileak uneoro errespetatu beharko ditu webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak, Gorbeia Euskadi edo hirugarrenen titulartasunekoak.

Estekak

Gorbeia Euskadik bere webgunean hirugarrenen web-orrialdeetarako estekaren bat jartzeak ez dakar Gorbeia Euskadik erantzukizunik onartzen duenik hirugarrenen webguneari, bertako edukiari edo erabilerari dagokienez, ez eta webgunean eskaintzen diren produktu edo/eta zerbitzuen erabilerari dagokionez ere. Hortaz, erabiltzaileak webgune horiek bisitatuko baditu, komenigarria da dagozkion baldintzak eta politikak kontsultatzea.

Webgune honetarako hiperestekak erabil daitezke, baldin eta hiperestekak (i) webgunearen edukiaren inguruan markorik, arakatzaile-ingururik edo ertzik sortzen ez badu; (ii) hiperesteka jarri duzun webgunean erabilgarri dauden produktu edo zerbitzuak Gorbeia Euskadik onartzen dituela iradokitzen ez bada; eta (iii) legez kanpoko edukia edo delituren edo arau-hausteren bat izan daitekeen edo susta dezakeen edukia erakusten duen webgune batean jartzen ez bada. Zu zara aipatu hiperesteken erantzule bakarra eta Gorbeia Euskadik horiek kentzeko eskubidea du.

Cookieak

Webgune honek ondoko cookieak (ordenagailuan informazioa gordetzen duten testu-fitxategi txikiak) erabiltzen ditu: 

1. Jatorrizko cookieek (webguneak gaitzen ditu) datuak jasotzen dituzte, erregistro-inprimakian edo edukiak eskatzeko inprimakian adierazitako aukeren eta baldintza orokorren onarpenari dagozkionak. Onarpena edo hautaketa egiaztatzen dute eta kontratuko baldintzak edo hautatutako aukerak indarrean dauden bitartean balio dute soilik, edo horietatik guztietatik eratorritako jarduerak preskribatu ez badira. Cookie horiek beharrezkoak dira webgunea erabiltzeko, beraz, zure gailutik cookieak ezabatuz gero, webguneak ez du ondo funtzionatuko.

2. Ondoren adierazitako hirugarrenen cookieek webgunearen erabilerari eta nabigazioari buruzko datuak gordetzen dituzte webgunea hobetzeko asmoarekin. 

Hirugarrena:Google (Google Analytics)

Xedea:Web-orrialdearen erabilera neurtzea. 


Gorbeia Euskadik ez du inolaz ere informazio pertsonala jasotzen.

Ezaugarriak:Google Analytics-en cookieen ezaugarriak esteka honetan deskribatzen ditu Googlek:

http://www.google.com/intl/es/analytics/privacyoverview.html

Desaktibazioa:Google Analytics-en cookieak nola desaktiba daitezkeen jakiteko, erabili esteka hau: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout
Nolanahi ere, arakatzailea konfigura dezakezu cookieak onar ez ditzan edo cookie bakoitza onartu nahi duzun galdetzeko. 

Pribatasun Politika

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia