• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Gorbeiako 8 Museoak

HARRITUKO ZAITUZTE

01

Sarriako Parketxea

Sarria (Araba)

945 430 709

parquegorbeia@parques.alava.net 

Zuia udalerrian dagoen Sarria herritik aurrera joanda iritsi zaitezke Gorbeiako Parke Naturalak bere Arabako aldean duen Interpretazio eta Harrera Zentrora.

 

Gorbeia ezagutzeko modurik onena bertako kondairak, artea, gastronomia, landa-ingurunea edo tradizioak gozatzean datza, horrela, babestutako naturgune hau hain ondo zergatik kontserbatu den jakingo baituzu.

 

Hori guztia ikus dezakezu Parketxeko interpretazio-gunean eta askotariko informazio zehatza ere jaso dezakezu: ekipatutako eremuak, aparkalekuak, bisita kulturalak egiteko aukerak, hezkuntza-programak, hipika, bizikleta, ibilaldiak, Gorbeiara eta beste mendi batzuetara igotzeko bideak…

 

Parkeak dituen baliabideen aberastasuna diaporama batean ikusiko duzu, eta, gainera, aisialdirako eremu bat ere badago, jolasekin eta mahai eta eserlekuekin.

ORDUTEGIA

Apirilaren 1etik irailaren 30era:

asteartetik igandera, 10:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Urriaren 1etik martxoaren 31ra:

asteartetik ostiralera, 9:00etatik 15:00etara.

Asteburuetan eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

 

02

Euskal Buztingintza Museo

Ollerias auzoa, 9. Elosu (Araba)

945 455 145

olleriasmuseo@euskalnet.net

www.euskalzeramika.com

Eraikina garai bateko buztindegi bat da, eta 1993an ireki zuten, jendeak bisita zezan. Blanka Gomez de Segurak jarri zuen martxan proiektua. Buztindegia 1711n eraiki zuten, eta bertako tailerrean Ortiz de Zarate familiako belaunaldi askok egin zuten lan.

 

Museoan antzinako piezak ikusi ahal izango ditugu, eta baita buztingilea lanean ikusi ere. Eraikinaren lehenengo solairuan euskal zeramika herrikoiaren 380 piezako bilduma dago ikusgai, eta, eraikinari itsatsita, antzinako labe handi bat ere badago.

 

Gainera, dendan, gaur egun ere garai bateko moldera, eta garai bateko maitasunez, egiten diren zeramika-piezak erosteko aukera dago.

ORDUTEGIA

Astelehenetik Ostiralera: 10:00 - 13:00 / 16:00 - 19:00

Larunbata: 10:00 - 14:00

Igadea eta jai egunak: Itxita

DOHAINIK DA.

 

03

Irubidaurreko Museo Etnografikoa 

Las Escuelas, 2. IZARRA (Araba)

945 437 297

*Aldez aurretik hitzordua hartu behar da.

1996. urtean ireki zen. Bertan, zonako bizimodu tradizionala eta historia azaltzen dira. Museoan gure arbasoen bizimoduaren eta artearen erakusgarri diren objektu eta elementu ugari dago.

 

Horien artean, aipagarriak dira etxebizitza eta etxeko tresnak, nekazaritza, ehiza, abeltzaintza, artisautza eta trenbidearekin lotutakoak; trenbideak eragin handia izan zuen garai bateko Urkabustaizeko gizartean eta ekonomian.

 

Museoan ikusgai dauden elementu guztiak udalerriko biztanleek utzitakoak dira. Museoa Izarrako alde zaharrean dago, zubiaren ondoan, eta Doña Lola etxeari atxikitako eraikin batean dago; garai batean txabola moduan erabiltzen zen eraikinean, hain zuzen.

 

04

Eztiaren Museoa

Casa Oregi Etxea

Calle Domingo de Sautu kalea

MURGIA (Araba)

945 43 01 67 / 945 43 04 40

Oregi Etxean dago, Murgiako hirigunean. Berari esker, eztigintzaren mundu zoragarrian murgildu ahal izango gara, eta Gorbeia aldeko eztia non eta nola egiten den ikasi.

Erlauntzak erabiltzeko eta eztia eta eratorriak egiteko gure arbasoek erabiltzen zituzten tresnak eta gauzak erakusten dira museoan. Museoaren bigarren solairuan diaporama ikus dezakegu, bertan erlezaintza, erle eta eztiaren munduari buruzko informazioa ematen da.

HORARIO

Martxoa (19tik aurrera), apirila, maiatza, ekaina, iraila, urria eta azaroa (lehenengo asteburua):

Larunbata, Igandea, jai egunak eta Aste Santua. 12:30 - 13:30

Uztaila eta abuztua:

Larunbata, Igandea eta jai egunak. 11:00 - 13:00

Beste ordutegietan: Deitu 945 430 440 zenbakira hitzordua hartzeko.

 

Areatzako Herriko Plazan, Bizkaiako lurraldeko dagokion Gorbeiako Parke Naturalaren Interpretazio Zentroa dago.

 

Hiru solairuko zentroa da eta bakoitza Gurutzera igotzerakoan topa dezakegun tarte altitudinalak ikus ditzakeguz.

 

Beheko solairua (0-500m) Zorupea eta beheko partea: ibaiak eta itsasertzea, uraren indarra, biztanleria, uzta larreak,…

Lehengo solairua: Basoaren eremua eta bere biztanleria. Baso ustiapenak, geologi formakuntzak,…

Bigarren solairua (1000-1481m) Haitzak eta hauen formak, kobazuloak, eta Gurutzerako bidean dagoen Larrea.   

ORDUTEGIA

Egun guztietan irekita: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00  

Areatzako Parketxea

Gudairen Plaza, 1

Areatza (Bizkaia)

946 739 279

gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus

05

 
 

06

Orozkoko Museo Etnografikoa

Zubiaur Plaza. OROZKO (Bizkaia)

946 33 98 23

museoa.orozko@bizkaia.org 

www.orozkomuseoa.eus

Museo honek bailarako bizimoduaren elementu, agiri eta lekukoak erakusten ditu ikuspegi ezberdinetatik. Horien bitartez, egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutu ditzakegu.

 

Halaber, igorri nahi den mezua ez da bere edukira mugatu nahi; aitzitik, bisitaldiak jarraipena izan dezan nahi da, eta erakusketa honekin zerikusia duten lekuak bistatzea proposatzen da.

 

Museoari dagokionez, ‘Orozkoko Museoa’ hiru solairuko eraikina da eta bakoitza gai bat isladatzeko erabiltzen da: Orozko bailarako ondare historikoa; bizimodu tradizionala bailaran; eta Gorbeiako lurralde garaietako biztanleak.

ORDUTEGIA

 

Asteartea - Asteazkena - Osteguna - Igandea - Jai egunak: 10.00 - 14.00

Ostirala - Larunbata: 10.00 - 14.00 / 17.00 - 19.00

Astelehena: Itxita

Uztaila - Abuztua (Egunero): 10.00 - 14.00 / 16.00 - 18.00

Taldeak: Hitzartutako bisitak museora deitzen.

DOHAINIK.

 

07

Aditu Zerbitzu Arkeologikoak

Maddalen, 35. UBIDE (Bizkaia) 

945 063 287

ikastaroak@aditu.info

www.aditu.info

Arkeologia zabaltzeko helburuarekin, Aditu Arkeologia Zerbitzuak, bere Ubideko xedean gela bat prestatu dute arkeologiari buruzko ikastaroak egiteko eta lantzen duten materialak eta aznategiei buruzko erakusketak egiteko.

 

Honela, gure ondarea eta gure historioa ezagutzeko tresnak zabaltzen dute.

ORDUTEGIA

Proiektuen arabera aldi baterako erakusketak. Aurrez aldetik kontsultatu.

 

08

Antzasti Euskaldunon Etxea Basque Traditional House

Artaun, 25. DIMA (Bizkaia) 

628 322 275 - 657 704 207

info@antzasti.eus 

www.antzasti.eus

Antzasti Euskaldunon Etxea-k esperientzia etnografikoa eskaintzen du ETXEAren kontzeptua ardatz nagusia delarik. Familiaren kide guztiek partekatzen duten esparrua izanik ere, esanahi femenino ukaezaina du etxeak eta kokatzen den gizarteari errotuta dago hauxe islatuz ezinbestean. Arratiako tranbian bidai sinbolikoa eginik,  garaikide baina oso bestelakoak ziren bi mundu ezberdinen ikusmirak ezagutzeko aukera du bisitariak, hots, bizitza tradizionala eta modernitatea. XIX. mende bukaerako eta XX. hasierako etxe barruko geletan barna sartu eta bi bizimodu hauetara gerturatzeko gai da guregana datorrena , alegia, gure arbasoen baserriko bizitza tradizionala eta Bilboko iraultza industrialaren modernitatea, Denbora untzia da gurea eta historiaren epe honetako bizimoduak, aisia eta lan-moduen adierazgarri fidela. Arretaz apaindutako eta propio girotutako dekorazio eta erakusketa zaindua dugu ikusgai, ikus-entzunezko bisita gidatu baten bitartez, gure kultura eta tradizioak gertutik ezagutzeko.

Museoa Bizkaiko hego-ekialdean dago kokaturik, Euskal Herriko mendikate bereizgarrienetakoan, Urkiolako Parke Naturalaren atean eta Gorbeiako Parke Naturalari begira, zehazki Dima herriko Artaun auzoan. Euskal kultura, tradizioa eta mitologia ezagutzeko leku esanguratsua zalantzarik gabe eta gure sustraiak, naturaren paisai amaigabeak eta gastronomiaz gozatzeko aproposa.

Bisita gidatuak egunero – Aurretik hitzartu beharra, gutxienez egun beteko epearekin.

Esperientziak

Ibilbideak

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia