• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Areatzatik ibilaldia ( PR-BI-9 ) 

Areatza-Pagomakurre-Areatza

Areatzako Udalak, Lamino Mendi Taldearekin batera, Areatza eta Pagomakurre arteko PR BI 9 ibilbidea prestatu du. 6,5 kilometroko ibilbidea da eta Areatzako eliza aurretik abiatzen da. Bidearen ezaugarriak abiapuntuan, eliza alboan, dagoen panelean kontsultatu daitezke. 

 

Herritik abiatuta Altamira auzoa zeharkatu eta Launtzainera iristen da bidea (400 m); tartean lehenengo iturria ere ikus daiteke, Pipa iturri izenekoa.

 

Gorantz jarraituz, Birgun bihurgunean Birgun mendiko tontorrera, Zeanurira edo Pagomakurrera joatea aukeratu daiteke; seinaleei jarraituz, gora egiten du PR BI 9 ibilbideak.

 

3,2 kilometroan beste iturri bat aurkituko dugu eta 4. kilometroan, berriz, beste iturri bat. Puntu horretan ordura arte jarraitutako pista utzi eta bi laburbide hartu behar dira.

 

5,2 kilometroetan Karkabitxuetara iritsiko gara, eta puntu horretan eskuinera egin behar da, Pagomakurrerako norabidea hartuz. 5,4 kilometroan ikuspegi ederraz gozatu daiteke; egun argietan Arratia eskualde osoa ikus daiteke bertatik.

 

5,6 kilometroan bidea utzi eta mendiko bidea hartu behar da (lokatza sarritan izaten da), eta 6,5 kilometroan Pagomakurren izango gara. 

AREATZA (BIZKAIA)

6,5 KM

Ordu 1 eta 40 min

750 m

ZAILTASUN BAXUA

Ibilbide labur gehiago

ARAMAIO
URKABUSTAIZ
ZUIA
URIGOITI
AREATZA
OTXANDIO
Mostrar más

Esperientziak

Ibilbideak

Bisita gidatuak

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia