• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Esperientziak

Ibilbideak

Gorbeia Mendebaldea 

Kotxez egiteko ibilbidea

Gorbeia Mendebaldeko ibilbideak Gorbeiarik oparoenean sartzen zaitu: Itzinako biotopo babestua gordetzen duten harri kalizazko harresi gaindiezinak, Goiurikoa bezalako 100 metroko ur-jauziak… Aho-zabalik utziko zaituzte.

1. Orozko

OROZKOKO ondare historikora bisita gidatua, gaztandegia, marmelada-produkzioa eta bertako ogia.

2. Goiuriko ur-jauzia

100 metrotik gorako ur-jauzia, ikuspegi ederrak eskaintzen dituena Altubeko pagadira, eta Gorbeiako mendigunera. Ur-jauzia ikusteko, begiraleku bat dago: Izarratik edo Vitoria-Gasteiztik etorrita, A-2521 errepidean, Goiurira iritsi baino lehen, eskuinetara irten, eta bertan topatuko duzu..

3. Murgia

Bisita gidatua, edo librea, Murgian. Herrian zehar dauden intereseko lekuak bisitatuko ditugu: Bea-Murgia etxea, Oinaztarraren gurutzea… eta Oregi Etxean bukatuko dugu: bertan dago Eztiaren Museoa, erlezaintzaren mundu zoragarria ezagutzeko eta Gorbeia inguruetako eztia nola egiten den ezagutzeko aukera paregabea.

4. Oroko Santutegia

Zuiako haitzik ezagunenetan lekutua, izan behar du zerbait magikoa leku horrek, gizakiak Burdin-Aroan ere aurkitu baitzuen bizilekua bertan… Bisitariak ikusiko du kokalekuak berak duela bere magia, izan ere, leku gutxi daude hain ikuspegi zoragarria dutenak.

5. Sarriako parketxea, Interpretazio zentroa

Sarrian dago Arabako isurialdeari dagokion Parkearen Interpretazio eta Harrera Zentrua. Bertan kontsulta daiteke Gorbeiako Parke Naturalak eskaintzen dituen aukeren gaineko informazioa. Parking zabal bat du, eta baita atsedenerako lekua ere, mahaiekin eta hainbat barbakoarekin. Hemendik abiatuta, ibilbideak egin daitezke parkean zehar.

Kotxez egiteko beste ibilbide batzuk

GORBEIA MENDEBALDEA
240 IBILBIDEA
URKIOLA IBILBIDEA
Mostrar más

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 12 26 95 
turismo@gorbeialdea.com 
museoa.orozko@bizkaia.org 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 43 04 40 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia